Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Joan :Sarrera 1 2 3 4 5

JOANEN GUTUNAK
SARRERA
Nork eta norentzat idatziak
Kristau-tradizioak Joani egozten dizkion hiru gutun hauek, Apokalipsia bezala, laugarren ebanjelioaren tradizio berekoak dira –hizkuntzaz eta pentsamoldez ere oso antzekoak–, baina ez du esan nahi pertsona berak idatziak direnik. Litekeena da, ordea, ebanjelioaren azken idazketa egin zuena bera izatea gutun hauen idazlea ere.
Joandar komunitateko kideei idatziak izan ziren K.o. 100. urte inguruan. Lehen gutuna, luzeena, beste biak baino beranduago idatzi zela uste da. Gainera, lehenak ez du gutun-itxurarik forma aldetik, ez du igorlerik, ez hartzailerik, ez agurrik zehatz aipatzen. Bigarrena eliz elkarte bati zuzenduriko gutuna da, eta hirugarrena Gaio delako bati.
Sumatzen denez, bazen komunitate hartan doktrina-gatazkarik (Jesusen benetako izaerari buruzko zalantzarik), jatorrizko mezuarekiko desbiderapenik (antikristoak, sasiprofetak) edo elkar bizitzan arazorik (maitasunik eza, alegia).
Gutunen hari nagusiak
Lehena da mezu teologiko sakon eta garatuena duena. Halere, ez du ematen idazleak gutuna idazterakoan aurretiazko plan zehatz bati jarraitu dionik. Oinarrian gai desberdinak ditugu (argia eta iluna, gezurra eta egia, bekatua eta barkamena, Espiritua eta ezagutza, Jainkoaren agindua –maitasunarena batik bat–, sinesmena eta mundua, antikristoa…); gero bi gai nagusiren inguruan ardazten da idazkia: fede-aukera sakona Jesus Jaunari buruz eta elkarrekiko maitasun-bizitza (1 J 3,23-24).
1 J 2,18-19 zatian esaten denez, antikristo asko agertu da dagoeneko, komunitate barrutik hain zuzen ere, eta 1 J 4,1 tx.ean sasiprofetak aipatzen dira. Jatorrizko doktrinaren nahasle horien aurka kontuz ibiltzeko ohartarazten ditu sinestedunak, fedean sendo eta zintzo irauteko.
Bigarren gutunean ere engainatzaile eta antikristoekin kontuz ibiltzeko aholkua errepikatzen da, eta elkar maitatzeko agindua gogorarazten bereziki.
Hirugarrenean, Gaio goraipatzen du fede-senideei emaniko laguntzagatik, eta Diotrefes kritikatzen bere handizalekeriagatik eta apostoluak bidalitako predikari ibiltarien aurkako jarreragatik.




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7