Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Filemoni :Sarrera 1

FILEMONI GUTUNA
SARRERA
Nork eta norentzat idatzia
Kolosarra zen Filemon, aberatsa, Paulok kristau egina (19). Pauloren lankide izan zen eta kristau-elkartearekiko eskuzabala (1,5-7).
Jadanik zahartua eta preso zegoelarik idatzi zion gutuna Paulok, Kolosarrei gutuna idatzi zuen egoera eta garai bertsuetan (alderatu 1,9.10.13.23.24 eta Kol 4,3.7.14).
Gutunaren hari nagusiak
Onesimo esklaboak ihes egina zion Filemoni, beronekin gorabeheraren bat izan ondoren (18). Nola ez dakigula, Onesimok Paulorekin topo egiten du eta honek kristau bihurtzen (10). Paulok berekin eduki nahi zuen, baina ez du erabakirik hartu nahi nagusiaren baimenik gabe (1,13-14); horregatik, Filemoni bidaltzen dio Onesimo, gutuntxo honekin batera, esklaboa «anaia maite» bezala ez ezik (16), Paulo bera bezala hartzeko erregutuz (17). Ez dio ageri-agerian esklaboari askatasuna emateko eskatzen, baina ez du dudarik eskatutakoa baino gehiago egingo duela Filemonek (21).
Pauloren asmoa gutunean ez da esklabotzari buruzko irakaspena bere zabalean ematea, kasu berezi bat konpontzea baizik. Baina ikusmolde guztiz berria azaltzen digu gai honetan, azkenean esklabotzaren gaitzespena ekarriko duen ikusmoldea: «ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan» (Ga 3,28); beraz, gizaki guztiak berdinak gara Jainkoaren aurrean.
Eskema
–Agurra (1,1-3).
–Filemonen maitasuna eta sinesmena (1,4-7).
–Paulo, Onesimo esklaboaren alde mesede eske (1,8-22).
–Azken agurra (1,23-25).




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7