Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Hasiera 41

Hasiera :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50

Faraoiaren ametsa argitu Josek
41
1 Handik bi urtera, amets bat izan zuen faraoiak. 2 Nilo ibai ondoan zegoela, Nilotik atera eta ibaiertzean larrean hasi ziren zazpi behi ikusi zituen, itxura ederrekoak eta guriak. 3 Ondoren, beste zazpi behi irten ziren Nilotik, itxura txarrekoak eta argalak, eta beste behien ondoan jarri ziren, ibaiertzean. 4 Itxura txarreko eta argal hauek irentsi egin zituzten beste eder eta guri haiek. Une horretan, esnatu egin zen faraoia.
5 Berriro lokartu eta amets egin zuen. Gerri beretik, zazpi galburu aletsu eta mardul sortu ziren; 6 ondoren, beste zazpi galburu mehar sortu ziren, haize erreak ihartuak. 7 Zazpi galburu meharrok irentsi egin zituzten beste aletsu eta bete haiek. Une horretan esnatu eta ametsa izan zela ohartu zen faraoia.
8 Eguna zabaldu zuenean, oso urduri zegoen faraoia eta, Egiptoko azti eta jakintsu guztiei deiturik, ametsa kontatu zien. Baina inor ez zen gauza izan faraoiaren ametsak argitzeko.
41,8 faraoia urduri Dn 2,1. // azti eta jakintsuei dei Ir 7,11.22; 8,3; Dn 2,2.27; 4,4; 5,7.11.
9 Orduan, edarizainen arduraduna mintzatu zitzaion, esanez: «Gaur datorkit burura neure errua.
41,9 edarizainen arduraduna 40,14+.
10 Faraoi jauna, okin-arduraduna eta bion aurka haserretu zinen hartan, guardiaburuaren kartzelara eraman gintuzun. 11 Gau batean, amets egin genuen biok, bakoitzaren ametsa bere esanahi bereziarekin. 12 Bazen han gurekin hebrear gazte bat, guardiaburuaren esklaboa. Kontatu genizkion geure ametsak, eta hark bakoitzaren esanahia argitu zigun. 13 Eta gertatu ere, berak eman zigun argibidearen arabera gertatu zitzaigun: ni neure karguan ezarri ninduzun berriro; bestea, aldiz, urkatu».
14 Faraoiak Joseren bila joateko agindu zuen eta berehala kartzelatik atera zuten. Bizarra moztu, arropak aldatu eta faraoiagana eraman zuten.
41,14 Jose faraoiaren aurrean Sal 105,20-21; Dn 2,25; Eg 7,10. Ik. 1 Sm 2,8.
15 Honek esan zion:
–Amets bat izan dut, eta ez dut inor aurkitu esanahia argitzeko gauza denik. Ametsa entzun orduko, ba omen dakizu zuk haren esanahia.
16 Josek ihardetsi zion:
–Nik ez, faraoi jauna; Jainkoak berak emango dizu erantzuna zeure onerako.
41,16 Jainkoaren erantzuna emango 40,8+.
17 Faraoiak kontatu zion: «Nire ametsean, Nilo bazterrean nengoela, 18 zazpi behi guri eta eder ibaitik atera eta larrean hasi ziren. 19 Ondoren, beste zazpi behi itxura txarreko eta argal atera ziren. Haiek bezain eskasik ez zen inoiz ordu arte ikusi Egipto lurraldean. 20 Behi argal eta eskas hauek, ordea, lehengo zazpi behi guriak irentsi zituzten. 21 Eta, sabelean eduki arren, ez zitzaien igartzen, lehen bezain itxura txarra baitzuten. Une horretan esnatu nintzen.
22 «Amets egin nuen berriro: gariaren gerri beretik zazpi galburu aletsu eta eder erne ziren. 23 Ondoren, beste zazpi galburu erne ziren: zimel, mehar eta haize erreak ihartuak. 24 Zazpi galburu mehar hauek irentsi egin zituzten beste zazpi eder haiek. Azaldu dizkiet aztiei ametsok, baina ezin izan dit inork berorien esanahia adierazi».
25 Josek esan zion faraoiari: «Bat bera dira, faraoi jauna, zure ametsak: Jainkoak zer egingo duen jakinarazten dizu.
41,25 Jose ametsen argitzaile 40,12+. // zer egingo duen Jainkoak Am 3,7; Is 44,7; Dn 2,28; Mt 13,23.
26 Zazpi behi ederrak zazpi urte dira, zazpi galburu ederrak bezalaxe, bat bera baita bi ametsen esanahia. 27 Hauen ondoren etorritako zazpi behi eskas eta argalak ere zazpi urte dira, eta zazpi galburu mehar eta haize erreak ihartuak beste zazpi urte: zazpi gose-urte.
41,27 zazpi gose-urte 2 Erg 8,1; Eg 7,11.
28 Esaten dizudan honetan, faraoi jauna, Jainkoak zer egingo duen jakinarazi dizu. 29 Begira, zazpi urtetan asetasun handia izango da Egipto lurralde osoan. 30 Ondoren, beste zazpi urte etorriko dira: aurreko asetasunaren aztarnarik ere ez da geldituko, goseak jota utziko baitu lurraldea. 31 Aurrerantzean, asetasuna zer denik ere ez da jakingo ondoren etorriko den goseteagatik, hain larria izango baita. 32 Eta amets bat bera behin eta birritan egiteak, Jaunak erabakia duela eta betetzeko prest dagoela adierazten du. 33 Orain, beraz, faraoi jauna, hauta ezazu gizon argi eta jakintsua, eta emaiozu aginpidea Egipto guztiaren gain. 34 Ezar itzazu gainbegiraleak, zazpi urteko asealdian lurreko emaitzetatik bosteko baten zerga bil dezaten. 35 Etortzeko diren urte on horietan, janari ugari jaso eta bil dezatela zure ardurapean, eta hirietan gorde. 36 Horrela, janari hori gorderik geldituko da Egipto lurraldean izango diren zazpi gose-urteetarako, eta goseteak ez du lurralde hau hondatuko».
Jose Egiptoko erregeorde
37 Ongi iruditu zitzaion proposamena faraoiari, baita honen funtzionarioei ere. 38 Beraz, faraoiak esan zien: «Aurki ote genezake Jainkoaren espiritua honek bezala izango duen gizonik?»
41,38 Jainkoaren espiritua duen gizona 1 Sm 10,6; 16,13; Dn 4,15; 5,11-14; DnGr 2,45.
39 Eta Joseri esan zion: «Ez daiteke inor zu baino gizon argi eta zuhurragorik izan, Jainkoak gauza guztietan aditua izatea eman dizunez gero. 40 Zeu izango zara, bada, nire jauregiko buru, eta zuk esana egingo du herri osoak. Neu bakarrik izango nauzu gainetik, errege naizenez. 41 Hara, Egipto osoaren gain ematen dizut agintea».
42 Hau esanik, faraoiak bere behatzetik eraztuna
41,42 eraztuna: Eraztuna errege-zigilua da, faraoiak Joseri ematen dion aginpidearen ezaugarri. Jantziak eta lepoko katea ere karguaren ohorezko seinale dira.
atera eta Joserenean ezarri zuen; liho finezko arropak jantzarazi zizkion eta urrezko lepoko katea ipini.
41,42 eraztuna Est 3,10; 8,2. // lepoko katea Dn 5,7.29.
43 Gero, bere bigarren zalgurdira igoarazi zuen, aurretik oihuka zihoazkiolarik: «Kontuz!
41,43 Kontuz: Jatorrizkoak Abrek dakar, esangura ezezaguneko hitza; zenbaitek Belauniko itzultzen du.
»
Honela eman zion faraoiak Joseri agintea Egipto osoaren gain.
41,43 Joseri agintea Egiptoren gain 45,8; Eg 7,10.
44 Esan zion era berean: «Neu nauzu faraoia, baina zure baimenik gabe ezin izango du inork behatz txikia ere altxatu
41,44 behatz txikia ere altxatu: H.h., ez eskurik, ez oinik altxatu.
Egipto lurralde guztian».
45 Faraoiak Tzafnat-Panea izena ezarri zion Joseri, eta Asenat, On hiriko apaiz Poti-Feraren
41,45 Tzafnat-Panea: Izen egiptoarra. Esanahia ez da erabat segurua, izenaren osagaietako batek bizia adierazten duen arren. // Asenat: Neit jainkosarena esan nahi du. // On: Heliopolis hiriaren izen egiptoarra; hiria eguzkiari ematen zitzaion kultuagatik zen ospetsua. Bertako apaizgoak esku handia zuen Egiptoko politikan. // Poti-Fera: 39,1 tx.eko Potifar bera da, idazkera desberdinez; Re-k emana esan nahi du.
alaba, eman zion emaztetzat. Beraz, Egiptoko agintari gertatu zen Jose. 46 Hogeita hamar urte zituen faraoiaren, Egiptoko erregearen, aurrera eraman zutenean.
Faraoiagandik alde egin eta berehala, Egipto lurralde guztiaren itzulia egin zuen. 47 Zazpi urte oparo haietan uzta ugaria eman zuen lurrak. 48 Eta zazpi urte oparo haietan jangai ugari bildu zuen Josek, eta hirietan gorde, hiri bakoitzean inguruko soroetan bildutakoa. 49 Erruz pilatu zuen garia, itsas hondarra bezain ugari. Hain ugaria zenez, kontatzeari ere utzi egin behar izan zion.
41,49 itsas hondarra bezain ugari 22,17+.
Joseren semeak
50 Gosete-urteak iritsi aurretik, bi seme sortu zizkion Joseri Asenatek, On hiriko apaiz Poti-Feraren alabak. 51 Lehen-semeari Manases
41,51 Manases: Hitz-jokoa egiten du hebreerazkoak Manases izenaren eta ahantzarazi (ordaindu/saritu ere esan nahi du) itzuli dugun hitzaren artean.
eman zion izen, esanez: «Jainkoak ahantzarazi dizkit neure atsekabe eta ahaide guztiak».
41,51-52 Manases eta Efraim 48,1-22.
52 Bigarrenari Efraim
41,52 Efraim: Fruitu eman hitzarekin erlazionatzen da izena.
eman zion izen, esanez: «Jainkoak fruitua emanarazi dit neure atsekabeen lurralde honetan».
Jakobek bere semeak Egiptora bidali
53 Amaitu ziren Egipton ugaritasunezko zazpi urteak, 54 eta urritasunezko zazpi urteak hasi ziren, Josek esan bezala. Gosetea nagusitu zen lurralde guztietan; Egipto osoan, ordea, ez zen ogirik falta.
41,54 Gosetea 12,10+; Sal 105,16; Eg 7,11.
55 Gerora, Egipto lurralde guztira ere hedatu zen gosetea, eta herria faraoiari joan zitzaion oihuka ogi eske. Faraoiak esan zien: «Zoazte Joserengana eta egizue berak esandakoa».
41,55 egizue berak esandakoa Jn 2,5.
56 Gosetea lurralde osora zabaltzean, Josek aletegi guztiak ireki eta alea egiptoarrei saldu zien. Gosetea gero eta latzagoa zen Egipto aldean.
57 Beste lurraldeetatik ere jende asko zetorren Egiptora Joseri alea erostera, latza baitzen gosetea alde guztietan.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7