Jesus eta beronen ama
25 Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa 19,25 amaren ahizpa: Ez dago argi emakumeak hiru ala lau diren, ez baitakigu amaren ahizpa eta Maria Kleofasen emaztea bat ala bi pertsona diren. , Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria. 19,25 gurutzearen ondoan Mt 27,55-56; Mk 15,40; Lk 23,49.
26 Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: «Emakume, horra hor zure semea». 19,26 maite zuen ikaslea 13,23+.
27 Gero, ikasleari esan zion: «Horra hor zure ama». Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen.
|