Jesusen jaiotza iragarri
26 Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera,
27 birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen. 1,27 ezkontzeko hitzemana Mt 1,18.
28 Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion:
–Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.
29 Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari.
30 Aingeruak esan zion:
–Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu. 1,30 Ez beldurtu 1,13+.
31 Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus 1,31 Jesus: Izenak Jaunak salbatu esan nahi du, Mt 1,21 tx.ean azaltzen denez. ipiniko diozu izena. 1,31 semea izango duzu Is 7,14 (Mt 1,23). // Jesus izena Mt 1,21. Ik. 1,69.71.77; 2,11.30; 3,6.
32 Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak. 1,32 Goi-goikoa 1,35.76; 6,35; Eg 7,48; 16,17. // Goi-goikoaren Seme 8,28; 2 Sm 7,14; Sal 2,7; 89,27-28; Mk 5,7. // Daviden tronua 2 Sm 7,12.13.16; Is 9,6.
33 Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango. 1,33 errege betiko Dn 7,14.
34 Mariak esan zion aingeruari:
–Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi?
35 Aingeruak erantzun zion:
–Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala 1,35 hodeiak bezala: Ik. 9,34 oh. estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote. 1,35 Espiritu Santua zuregana Mt 1,20. // hodeiak bezala estali Ir 40,34-35; Zen 9,18-22. // Jainkoaren Seme 3,22; 4,3.9.41; 8,28; 9,35; 10,22; 22,70; Mt 4,3+; Mk 1,1+.
36 Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena;
37 Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.
38 Orduan, esan zuen Mariak:
–Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala.
Eta aingeruak utzi egin zuen.
|