Jesus tenpluan aurkeztua
22 Moisesen legean agindutako garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean 2,22 garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean: Testua pluralez ari den arren, hertsiki, garbikuntza amari zegokion soilik, Lb 12,1-8 pasartearen arabera. , gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten Jaunari aurkezteko. 2,22 garbikuntza Lb 12,2-7.
23 Izan ere, honela agintzen du Jaunaren legeak: Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko zaizkio.
24 Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskaini zuten: bi usapal edo bi usakume. 2,24 usapal, usakume Lb 12,8.
25 Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena. Espiritu Santua berekin zuen 2,25 Israelen kontsolamendua Is 40,1+.
26 eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunak bidalitako Mesias ikusi gabe. 2,26 Mesias 2,11+.
27 Espirituak eraginik, tenplura joan zen eta, Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan,
28 haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen, esanez:
29 «Orain bai, Jauna,
zeuk hitzeman bezala,
utz diezaiokezu zeure morroi honi
bakean hiltzen!
30 Ikusi dute nire begiok
zure Salbatzailea, 2,30 zure Salbatzailea 1,69.71.77; 3,6; Is 40,5; Tt 2,11.
31 herri guztien aurrean zuk aurkeztua: 2,31 herri guztiei aurkeztua Is 52,10.
32 nazioak argitzeko argi
eta zure herri Israelen ospe». 2,32 nazioak argitzeko argi Is 42,6; 49,6. // Israelen ospe Is 45,25; 46,13.
33 Aita-amak harriturik zeuden Simeonek haurraz esaten zuenarengatik.
34 Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama Mariari esan zion: «Begira, ume hau israeldar batzuentzat erorbide eta besteentzat altxabide izateko ezarria dago; eztabaida sortuko duen seinalea izango da,
35 horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen. Eta zuri ere saminezko ezpatak zulatuko dizu bihotza». 2,35 asmo ezkutuak agertu 16,15; Jn 3,19; 9,39; Eg 1,24. // ezpata 2,48; Ez 14,17; Jn 19,25-27.
36 Bazen profetesa bat ere, Ana, Fanuelen alaba, Aserren leinukoa. Urteetan oso aurreratua zen: gaztetan ezkondu eta zazpi urtez senarrarekin bizi ondoren,
37 alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen bertan, barau eta otoitz.
38 Une hartan aurkezturik, Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, eta haurrari buruz hitz egiten Jerusalemen askapena espero zuten guztiei. 2,38 askapena 1,68+.
|