Joan Bataiatzailearen profetagintza (3,1-20)
Joan Bataiatzailearen profeta-deia
3
1 Tiberio enperadorearen agintealdiko hamabosgarren urtea zen. Pontzio Pilato zen Judeako gobernari, Herodes Galileako agintari, honen anaia Felipe 3,1 Tiberio: Augustoren (ik. 2,1 oh.) ondorengoa, 14tik 37ra izan zen enperadore. Lukasek ematen dizkigun kronologi xehetasunen arabera, Joan Bataiatzailearen egintza 28. urte aldera izan zen. // Pilato: Ik. Mk 15,1 oh. // Herodes: Herodes Antipas dugu hau (ik. Mk 6,14 oh.). // Felipe: Ik. Mk 6,17 oh. Itureako eta Trakonitidako agintari, eta Lisanio Abileneko agintari;
2 Anas eta Kaifas ziren apaiz nagusi. Garai hartan, Joanek, Zakariasen semeak, Jainkoaren mezua hartu zuen basamortuan 3,2 Anas eta Kaifas: Kaifas zen orduan apaiz nagusi (K.o. 18tik 36ra); baina Anasek, 15a arte apaiz nagusi izanak, eragin handia zuen artean (ik. Jn 18,13-24; Eg 4,6). // basamortua: Ik. Mt 3,1 oh. .
3 Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez 3,3 bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez: H.h., Bihozberritzeko bataioa hots eginez. , bekatuen barkamenerako. 3,3 bihozberritu 5,32+; Mt 3,2+. // hots egin 4,18-19.44; 8,1.39; 9,2; 12,3; 24,47; Mk 1,4+; Eg 8,5; 9,20; 10,42. // bekatuen barkamena 1,77; 5,20+; 24,47; Mk 1,4+.
4 Horrela, Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena 3,4 idatzirik dagoena: Lukasek beste ebanjelariek baino luzeago dakar Isaiasen aipamena. Aipamenaren azken hitzek Lukasi oso gogoko zaion gai bat, salbazioaren unibertsaltasuna alegia, azpimarratzeko aukera ematen diote (ik. 24,47-48; Eg 1,8; 28,28). gertatu zen:
Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari. 3,4-6 Ahots bat… Is 40,3-5.
5 Bete daitezela sakanak,
beheratu mendi-muinoak;
bihur bitez zelai eta lautada
paraje latz eta malkarrak.
6 Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute
Jainkoak ematen duen salbamena. 3,6 Ik. 2,30-31; Eg 28,28.
Epai-mehatxua
7 Honela esaten zion Joanek bataiatzera zetorkion jendeari: «Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela? 3,7 Sugekumeok Mt 3,7+. // haserre-zigorra Mt 3,7+.
8 Ager ezazue zeuen egiteetan bihozberrituak zaudetela, eta ez hasi “Abrahamen ondorengo gara” esaten. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak. 3,8 Abrahamen ondorengo gara Mt 3,9+.
9 Gainera, prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da». 3,9 moztu eta sutara bota Mt 3,10+.
Bihozberritzearen fruituak
10 Jendeak galdetzen zion Joani:
–Zer egin behar dugu, bada? 3,10 Zer egin behar dugu Eg 2,37; 16,30; 22,10.
11 Hark erantzuten zien:
–Bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari, eta jatekoa duenak ere bana dezala.
12 Joan ziren zergalari 3,12 zergalari: Ik. Mk 2,14 oh eta Mk 2,15 oh batzuk ere bataiatzera eta galdetu zioten:
–Maisu, zer egin behar dugu? 3,12 zergalari Mt 5,46+.
13 Hark erantzun zien:
–Ez kendu inori legezko dena baino gehiago.
14 Soldaduek ere galdetu zioten:
–Eta guk, zer egin behar dugu?
Joanek erantzun zien:
–Ez atera inori dirurik gogorkeriaz, ezta gezurrezko salakuntzaz ere; konforma zaitezte daukazuen soldatarekin.
Joanek ondoren datorrenaren berri eman
15 Herria zain-zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen Joan ez ote zen Mesias izango.
16 Joanek, ordea, denen aurrean esan zuen: «Nik urez bataiatzen zaituztet, baina badator ni baino ahaltsuago dena, eta ni ez naiz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. 3,16 datorrena 19,38; Mt 3,11+. // Espiritu Santuaz eta suz bataiatu Mt 3,11+.
17 Eskuan du sardea garia garbitu eta alea bere mandioan jasotzeko; lastoa, berriz, inoiz itzaliko ez den sutan erreko du». 3,17 uzta, judizioaren irudi Mt 3,12+.
18 Honela eta beste burubide askoren bidez adierazten zion berri ona herriari. 3,18 berri ona adierazi 1,19+.
19 Baina Joanek aurpegira botatzen zizkion Herodes 3,19 Herodes: Antipas; ik. Mk 6,14 oh eta Mk 6,17 oh agintariari bere anaiaren emazte Herodiasekin elkartu izana eta gainerako gaiztakeria guztiak.
20 Horregatik, Herodesek, aurreko makurkeria guztiez gainera, Joan kartzelan sartu zuen.
|