Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Markos 13

Markos :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesus eskatologiaz mintzo (13,1-37)
Sarrera: tenplua suntsitua izango
(Mt 24,1-2; Lk 21,5-6)
13
1 Jesus tenplutik ateratzean, bere ikasleetako batek esan zion:
–Maisu, begira nolako harriak eta nolako eraikinak!
2 Jesusek esan zion:
–Harri-lan ikusgarriak benetan! Baina horra, ez da harririk harri gainean geldituko: dena suntsituko dute.
13,2 harririk harri gainean Lk 19,44.
Azkenaren aurreko seinaleak
(Mt 24,3-14; 10,17-22; Lk 21,7-19)
3 Gero, Oliamendin
13,3 Oliamendi: Ik. Mt 21,1 oh.
, tenpluaren aurrez aurre eserita zegoela, Pedro, Santiago, Joan eta Andresek bakarrean galdetu zioten:
4 –Esaguzu noiz gertatuko den hori, eta zertan ezagutuko den hori dena burutzera doala.
5 Honela mintzatu zitzaien, orduan, Jesus: «Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina.
13,5 Ez zaitzatela engaina 13,22; Mt 24,4+.
6 Asko etorriko dira, nire izena bereganatuz eta esanez: “Ni naiz Mesias
13,6 Mesias: Argitasunerako sartua (ik. Mt 24,5).
”; eta jendea franko engainatuko dute. 7 Gerra-hots eta zurrumurruak entzutean, ez izutu: gertatu beharrekoa da hori guztia; baina oraindik ez da azkena. 8 Izan ere, nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira; han eta hemen lurrikarak eta goseteak izango dira. Hori guztia erdiminen hasiera da.
13,8 nazioa nazioaren kontra Is 19,2; 2 Kro 15,6-7. // erdiminen hasiera Mt 24,8+.
9 «Kontu izan zeuen buruarekin! Auzitegi eta sinagogetara eramango zaituztete eta zigortu egingo; agintari eta erregeen aurrean jarriko zaituztete niregatik, eta aitorpen egingo duzue haien aurrean.
13,9 eramango zaituztete Mt 10,17-23. // aitorpen egingo duzue Mt 10,18; 24,14.
10 Zeren eta, azkena baino lehen, herri guztiei hots egina izan behar baitu berri onak.
13,10 berriona herri guztiei hots egin Mt 24,14+.
11 «Auzitegira zaramatzatela, ez egon zer esango duzuen kezkatan; une hartan bertan Jainkoak adieraziko dizuena, esan huraxe, ez baitzarete zuek mintzatuko, Espiritu Santua baizik.
13,11 ez egon kezkatan Mt 10,19-20; Lk 12,11-12.
12 Anaiak anaia emango du heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak gurasoen kontra altxatuko dira eta hil egingo dituzte.
13,12 elkarren gorrotoa Mi 7,6; Mt 10,21.35-36.
13 Mundu guztiak gorroto izango dizue niregatik; baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua.
13,13 Mundu guztiak gorroto Mt 10,22; Jn 15,18-21; 16,2. // irauten duena Mt 10,22.
Larrialdi izugarria
(Mt 24,15-28; Lk 21,20-24)
14 «Profanatzaile higuingarria
13,14 Profanatzaile higuingarria: H.h., Hondamendiaren higuingarritasuna. Hitz hauek Daniel profetak aipatzen duen izugarrizko idolo higuingarria dakarte gogora (ik. Dn 9,27); han, atzerritarrek Jerusalemgo tenpluan egina zuten profanazioa adierazten dute. Markosek, aldiz, pertsona bati aplikatzen dizkio hitz horiek. Nori buruz ari da? Ilun uzten du apropos, datorren larrialdi horren giroa azaldu nahi baitu bakarrik.
behar ez den tokian ezarria ikusiko duzuenean –irakurleak uler beza–, orduan, Judean daudenek ihes egin bezate mendietara;
13,14 Profanatzaile higuingarria Mt 24,15+.
15 etxe gainean dagoena ez bedi jaits etxetik ezer hartzera,
13,15 etxe gainean dagoena Lk 17,31.
16 eta soroan dena ez bedi itzul soingaineko bila. 17 Dohakabeak egun haietan haurdun daudenak eta bularreko haurrak dituztenak!
13,17 Dohakabeak Lk 23,29.
18 Eskatu Jainkoari, hori guztia neguan gerta ez dadin. 19 Zeren egun haiek egun larriak izango baitira; ez da horrelako larrialdirik izan Jainkoak sortu zuen mundu honen hasieratik orain arte, ezta izango ere.
13,19 larrialdia Mt 24,21+.
20 Eta Jaunak aldi hori laburtuko ez balu, ez litzateke inortxo ere bizirik aterako; baina, berak hautatu dituen aukeratuak direla eta, laburtu egingo ditu egun horiek.
21 «Orduan, norbaitek “Hona hemen Mesias! Hara han!” esango balizue, ez sinetsi. 22 Izan ere, gezurrezko mesiasak
13,22 gezurrezko mesiasak: Ik. Eg 5,36-37.
eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirariak eta egintza harrigarriak egingo dituzte.
13,22 gezurrezko mesiasak Mt 24,24+. // sasiprofetak Mt 7,15+. // mirari eta egintzak Mt 24,24+.
23 Zuek, beraz, kontu izan! Jakinaren gainean jarri zaituztet aldez aurretik.
Gizonaren Semearen etorrera
(Mt 24,29-31; Lk 21,25-28)
24 «Egun haietan, larrialdi horren ondoren, eguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik egingo,
13,24-25 Ik. Mt 24,29+.
25 izarrak zeru goitik amiltzen hasiko dira eta ortzia dardarka ariko. 26 Orduan, Gizonaren Semea hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikusiko dute.
13,26 Gizonaren… Dn 7,13. Ik. 8,38; 14,62; Mt 24,30+.
27 Orduan, aingeruak bidali eta bere aukeratuak bilduko ditu lau haizeetatik, lur-muga batetik besteraino.
13,27 Ik. Mt 24,31+.
Ez dakizue hau guztia noiz izango den. Egon erne!
(Mt 24,32-36; 25,13-15; Lk 12,36-38; 21,29-33)
28 «Ikasi pikondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. 29 Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela, Gizonaren Semea
13,29 Gizonaren Semea: Ez dakar jatorrizkoak; argitasunagatik sartu da.
ate ondoan duzuela. 30 Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok.
13,30 Gizaldi honetakoak hil baino lehen 9,1; Mt 24,34+.
31 Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.
13,31 ez dira igaroko Mt 5,18; Lk 16,17.
32 Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak baizik.
13,32 ez daki inork Eg 1,7; 1 Ts 5,1-2.
33 «Kontuz, bada! Egon erne! Ez baitakizue ordua noiz den.
13,33 Egon erne Mt 24,42+.
34 Gizon bat urrutira doanean bezala da: morroien gain uzten du bere etxea, bakoitzari bere lana emanez, eta zain egoteko agintzen dio atezainari.
13,34 urrutira doanean bezala Mt 25,14.
35 «Egon zain, beraz, ez baitakizue etxeko jauna noiz etorriko den: arratsean, gauerdian, oilarrak jotzean ala goizean. 36 Ez zaitzatela ustekabean etorri eta lotan aurki. 37 Zuei esaten dizuedan hau, denentzat esaten dut: Egon zain!»
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7