Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Mateo 7

Mateo :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

«Ez gaitzetsi inor»
(Lk 6,37-38.41-42)
7
1 «Ez gaitzetsi inor, Jainkoak ere ez zaitzaten gaitzets;
7,1 Ez gaitzetsi inor Sal 50,6; Erm 2,1; 14,4.10; St 4,11.
2 izan ere, zuek besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak, eta zuek zein neurriz neurtu, neurri beraz neurtuko zaituzte Jainkoak. 3 Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez?
7,3 nork bere begian haga Jn 8,7.
4 Eta nola esan diezaiokezu senideari: “Utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean haga duzula? 5 Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko.
7,5 Itxurazale 6,2+.
6 «Ez eman txakurrei gauza sakratuak, zeuen kontra itzuli eta zatika ez zaitzateten; ez bota txerriei zuen harribitxiak, hankapean erabil ez ditzaten.
7,6 gauza sakratuak Ir 29,33-34. Ik. 15,26.
«Eska, bila, jo atea»
(Lk 11,9-13; 6,31)
7 «Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue.
7,7 Eskatu 18,19; Mk 11,24; Lk 18,1-8; Jn 14,13-14; 15,7; 16,23-24; St 1,5-6; 1 J 3,22; 5,14-15.
8 Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio.
9 «Zuetako norbaitek, semeak ogia eskaturik, harria emango ote dio? 10 Edo, arraina eskaturik, sugea emango ote dio? 11 Beraz, zuek, gaiztoak izanik, seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez areago ez dizkie zeruko zuen Aitak gauza onak emango eskatzen dizkiotenei?
7,11 Ik. St 1,17.
12 «Honela bada, besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei: horretan datza Liburu Santuek
7,12 Liburu Santuak 5,17; 11,13; 22,40; Lk 16,16; 24,44; Jn 1,45; Eg 13,15; 24,14; 28,23; Erm 3,21.
irakatsia
7,12 horretan datza Liburu Santuek irakatsia: H.h., hori baitira legea eta profetak.
.
«Sar zaitezte ate estutik»
(Lk 13,24)
13 «Sar zaitezte ate estutik; zabala baita hondamenerako atea eta lasaia bidea, eta asko dira hortik doazenak. 14 Baina bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak.
7,14 ate estua Eg 14,22.
«Beren fruituetatik antzemango diezue»
(Lk 6,43-44)
15 «Kontuz sasiprofetekin! Ardi-larruz jantzirik badatozkizue ere, otso harrapari dira barrutik.
7,15 sasiprofetak 24,11.24; Dt 13,2-6; Lk 6,26; 2 P 2,1-3; 1 J 4,1; Ap 16,13; 19,20. // otsoak 10,16; Ez 22,27; Jn 10,12; Eg 20,29.
16 Beren egintzetatik antzemango diezue. Elorritik biltzen ote da mahatsik edo gardutik pikurik? 17 Zuhaitz onak fruitu ona ematen du, eta zuhaitz txarrak fruitu txarra.
7,17 zuhaitza eta fruitua 12,33; Si 27,6; St 3,11-12.
18 Zuhaitz onak ezin du fruitu txarrik eman, ezta zuhaitz txarrak ere fruitu onik. 19 Fruitu onik ematen ez duen zuhaitza moztu eta sutara botatzen da.
7,19 moztu eta sutara 3,10; Lk 3,9; 13,6-9; Jn 15,6.
20 Beraz, beren fruituetatik antzemango diezue sasiprofetei.
Benetako ikasleak
(Lk 13,25-27; 6,46-49)
21 «Ez da aski niri “Jauna, Jauna!” esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nire Aitaren nahia behar da egin.
7,21 Jainkoaren erreinuan sartu 5,20+. // nahia egin Erm 2,13; St 1,22.25; 1 J 2,17.
22 Epai-egunean askok esango didate: “Jauna, Jauna! Ez ote genuen zure izenean hitz egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?”
7,22 Ik. 25,11-13. // zure izenean hitz egin eta deabruak bota Jr 14,14; Mk 9,38; Eg 19,13.
23 Baina nik erantzungo diet: “Ez zaituztet inoiz ezagutu; alde niregandik, gaizkileok!”
7,23 Ez zaituztet inoiz ezagutu 10,33; 25,12; Lk 13,25.27; 2 Tm 2,12. // alde niregandik 13,41; 25,41; Sal 6,9; Lk 13,27; Ap 21,8.
24 «Beraz, nire hitz hauek entzun eta betetzen dituena, etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zuhurraren antzekoa da. 25 Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; baina ez zen erori, oinarriak harkaitzean zituelako. 26 Nire hitz hauek entzun bai, baina betetzen ez dituena, ordea, etxea hondar gainean eraiki zuen gizon zentzugabearen antzekoa da.
7,26-27 Ik. Ez 13,10-14.
27 Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; eta erori egin zen eta dena hondatua gelditu».
Jesusen irakaspenaren jatortasuna
(Mk 1,22; Lk 4,32)
28 Jesusek hitzaldi hau amaitu zuenean, haren irakaspenez txunditurik gelditu zen jende guztia;
7,28 Mateoren hitzaldietako amaiera-formula 11,1; 13,53; 19,1; 26,1.
29 nagusitasunez irakasten baitzien, eta ez beren arteko lege-maisuek bezala.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11