Madiandarren aurkako gudua
31
1 Jaunak esan zion Moisesi:
2 «Egin mendeku madiandarren kontra 31,2 madiandarren kontra: 25,17-18 tx.etan etendako kontakizunari jarraitzen zaio. , israeldarrei egin dieten kalteagatik; ondoren, hil egingo zara». 31,2 israeldarrei egin dieten kalteagatik 25,16-18.
3 Moisesek, bada, esan zion herriari: «Aukeratu gizonak eta har ditzatela armak gudurako, Madianen aurka Jaunak erabaki duen mendekua hartzera joateko.
4 Israelgo leinu guztietatik milana gizon bidaliko dituzue gudura».
5 Horrela, hamabi mila gizon armatu prestatu zituzten gudurako, leinu bakoitzetik mila.
6 Horiek bidali zituen Moisesek gudura; arma-gizonekin batera, Eleazarren seme Pinhas bidali zuen, tresna sakratuak eta seinaleak egiteko turutak eramanez. 31,6 turutak 10,8-9.
7 Gerra egin zioten, bada, Madiani, Jaunak Moisesi agindu bezala, eta madiandar gizonezko guztiak hil zituzten, 31,7 gizonezko guztiak hil Dt 20,13-14.
8 Madiango bost erregeak barne: Ebi, Rekem, Tzur, Hur eta Reba. Beor-en seme Balaam ere ezpataz hil zuten. 31,8 Madiango erregeak Jos 13,21-22. // Balaam 22,5+.
9 Israeldarrek gatibu hartu zituzten madiandar emakume eta haurrak, eta abere, azienda eta ondasunak harrapatu.
10 Madiandarrak bizi zireneko hiri eta kanpaleku guztiei su eman zieten.
11 Ondoren, harrapaturiko guztia –abere nahiz gizaki– hartu
12 eta Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean, etxolaturik zeuden Moisesi, Eleazar apaizari eta israeldarren elkarte osoari eraman zieten.
13 Moises, Eleazar apaiza eta elkarte-arduradun guztiak, kanpalekua utzirik, bidera irten zitzaizkien.
14 Baina Moises haserretu egin zen gudutik zetozen gudarosteko taldeburuekin,
15 eta esan zien: «Zergatik utzi dituzue bizirik emakumeak?
16 Bazenekiten beraiek izan zirela, Balaamek zirikaturik 31,16 Balaamek zirikaturik: Balaamek madiandarren gain izandako eraginaz ez da ezer aipatzen 22–25 kap.etako kontakizunean. , israeldarrak Jaunaren aurka altxarazi zituztenak, Peorko hartan; horregatik, hain zuzen, gertatu zen izurria Jaunaren elkartearen aurka.
17 Orain, bada, hil mutikoak eta sexu-harremanak izan dituzten emakume guztiak;
18 utzi bizirik, ordea, eta hartu zeuentzat neskatxa birjinak.
19 Eta zuek, norbait hil edo gorpuren bat ukitu duzuenok, zazpi egunez kanpalekutik aparte egongo zarete etxolaturik. Bai zuek, bai gatibuek, garbikuntza egingo duzue hirugarren eta zazpigarren egunetan. 31,19 gorpuren bat ukitu 19,11-16.
20 Era berean, garbitu arropa guztia, baita larruzko gauzak, ahuntz-ilezko oihalak eta zurezko tresnak ere».
21 Guduan izandako soldadu guztiei esan zien Eleazar apaizak: «Hona hemen Jaunak Moisesi aginduriko legeak:
22 Urre, zilar, brontze, burdina, eztainu nahiz berun,
23 hau da, sua jasan dezakeen zernahi, sutan ezarri eta garbikuntzarako uretan sartuz garbituko duzue; sua jasan ezin duen guztia, berriz, uretan sartuko duzue. 31,23 garbikuntzarako ura 19,9.
24 Zazpigarren egunean arropak garbitu eta garbi geldituko zarete; ondoren, kanpalekuan sartu ahal izango zarete berriro».
|