Bibli Elkartea

Liburu guztiak
Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Hitza(k):   

Kointzidentzien kopurua :
Menu trinkotua
 
   EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Bilatzen: - .
25 kointzidentziak 24 txataletan

1.Epa 3,31
 
Ehuden ondoren, Anaten seme Xamgar izan zen buruzagi. Seiehun filistear hil zituen itzain-akuilu batez. Horrela, berak ere salbatu zuen Israel.
2.Epa 14,1
 
Behinola, Timnara jaitsi eta begiz jo zuen Samsonek emakume filistear bat.
3.Epa 14,2
 
Etxera itzuli zenean, berria eman zien aita-amei, esanez: –Emakume filistear bat jo dut begiz Timnan. Har iezadazue emaztetarako.
4.Epa 14,3
 
Gurasoek galdetu zioten: –Ez al da gure ahaideen artean eta gure herrian emakumerik, filistear jentil arrotz horiengana emazte bila joan gabe? Samsonek ihardetsi zion aitari: –Huraxe dut, baina, atsegin. Hartzazu niretzat.
5.Epa 16,28
 
Samsonek dei egin zion Jaunari, esanez: «Ene Jainko Jauna, oroit zaitez nitaz eta egin nazazu indartsu beste behin bederen, kendu dizkidaten bi begiengatik filistear horietaz kolpe bakarraz mendeka nadin».
6.1 Sm 13,23
 
Bitartean, filistear gudari-talde bat atera zen Mikmaseko mendiarterantz.
7.1 Sm 17,16
 
Filistear hura egunero, goiz eta arratsalde, hurbiltzen zitzaien israeldarrei eta aurrean jartzen, eta horrela berrogei egunez.
8.1 Sm 17,26
 
Davidek, orduan, galdetu zien bere inguruan zituen gudariei: –Zer egingo diotela filistear hori hil eta Israelen lotsa kenduko duenari? Nor da, baina, filistear jentil arrotz hori, Jainko biziaren gudarosteari gaur erronka egiteko?
9.1 Sm 17,32
 
eta Davidek esan zion Sauli: –Ez bedi inor kikildu gizon horrengatik. Neu, zure zerbitzari hau, joango naiz filistear hori borrokatzera.
10.1 Sm 17,33
 
Saulek Davidi: –Ezin izango haiz joan filistear hori borrokatzera. Mutil koskor bat baino ez haiz hi; hori, berriz, gaztetandik duk gudari.
11.1 Sm 17,36
 
Akabatua dut nik lehoi eta hartz bat baino gehiago. Filistear jentil arrotz hori ere haietako bat bezala izango da, gaur Jainko biziaren gudarosteari erronka egin diolako.
12.1 Sm 17,37
 
Gero, esan zuen: –Lehoi eta hartzen atzaparretatik atera izan nauen Jaunak aterako nau, oraingoan ere, filistear horren atzaparretatik. Saulek, orduan, Davidi: –Hoa, bada. Eta izan bedi Jauna hirekin!
13.1 Sm 17,46
 
Nire esku jarriko zaitu Jaunak gaur bertan. Hilko zaitut eta burua moztuko. Zeruko hegaztiei eta lurreko piztiei emango dizkiet gaur bertan filistear gudarien gorpuak. Honela, lur osoak jakinen du baduela Israelek Jainkoa.
14.1 Sm 17,52
 
Orduan, Israel eta Judako gizonak jaiki, irrintzia egin eta filistearren ondoren abiatu ziren haraneko sarreraraino eta Ekrongo ateetaraino. Filistear asko erori zen hilik Xaaraim bidean, Gat eta Ekroneraino.
15.1 Sm 18,27
 
abiatu zen David bere gizonekin eta berrehun filistear bota zituen. Davidek, erregearen suhi izateko, haien zakil-muturrak eraman zituen, eta erregearen aurrean zenbatu zituzten. Orduan, Saulek bere alaba Mikal eman zion emazte.
16.1 Sm 23,3
 
Davidekin zeuden gizonek, ordea, esaten zioten: –Hemen Judan beldurrez bagaude, zer izango ote da Keilara filistear taldeen kontra borrokara joaten bagara?
17.2 Sm 23,13
 
Uztaroan, gudari ausarten hiru buruzagi Davidengana etorri ziren Adulamgo leizera. Filistear gudari-talde bat refatarren haranean zegoen etxolatua.
18.Is 14,29
 
«Ez poztu, filistear herria, jotzen zintuen zigorra hautsia dela eta; izan ere, sugegorria sortuko da sugetik, eta herensuge hegalaria sugegorritik.
19.Jr 47,4
 
Etorri baita eguna, filistear guztiak suntsituko dituena, Tiro eta Sidoni defendatzaile bat ere utziko ez diena. Bai, suntsitu egingo ditu Jaunak filistearrak, Kreta uhartetik etorri zirenak.
20.Ez 16,27
 
Orduan, eskua luzatu nuen zu zigortzeko. Zure bizigaiak murriztu eta zeure etsai filistear hirien esku utzi zintudan, haiek ere lotsatu egiten zirelarik zure jokaera iraingarriaz.
 

Emaitzak: Epa(5) 1 Sm(11) 2 Sm(1) Is(1) Jr(1) Ez(1) Am(1) Sal(1) 2 Kro(1) 1 M(1) [Hurrengoa >>]




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7