Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Makabearrak 6

2 Makabearrak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15

Juduak pertsegituak
6
1 Zerbait geroxeago, Atenasko legebiltzarreko bat
6,1 Atenasko legebiltzarreko bat: H.h., Gerontes atenastarra edo Atenasko zaharretako bat.
bidali zuen Antioko erregeak juduak beren arbasoen legeetatik urruntzera behartzeko eta beren biziera Jainkoaren legeen arabera eramatetik baztertzeko. 2 Jerusalemgo tenplua profanatu egin behar zuen eta Olinpoko Zeusi eskaini; Garizimgoa, berriz, Zeus Babesleari, bertako bizilagunek eskatu bezala.
3 Neurri gaizto horiek gogaikarri eta eramangaitz gertatu zitzaizkion jende guztiari. 4 Izan ere, lizunkeriaz eta itsuskeriaz betea zuten tenplua atzerritarrek: emagalduekin dibertitzen ziren, atari sakratuetan emakumeekin harremanak izaten zituzten eta gauza debekatuak sartu zituzten tenpluan. 5 Legeak debekatzen dituen oparigai kutsatuz betea zegoen aldarea. 6 Ezin zen larunbateko jaia egin, ez arbasoengandik zetozen jaiak ospatu, ezta nork bere burua judu agertu ere. 7 Aldiz, gogorkeria garratzez behartuak zeuden hilero erregearen jaiotegunean sasijainkoei eskainitako janariak hartzera. Eta Dionisos jainkoaren
6,7 erregearen jaioteguna: Hilero hogeita bostean egin ohi zen jai hori (ik. 1 M 1,59). // Dionisos… jaiegunean: Dionisos mahasti eta ardoaren jainko zenez, jan eta edanaldi handiak egin ohi ziren.
omenezko jaiegunetan behartuak zeuden prozesioan joatera, huntzezko koroa buruan zutela.
8 Ptolemaidako bizilagunen
6,8 Ptolemaidako bizilagunak: Sirierazko itzulpenaren arabera, grekozko testua iluna baita.
eraginez, agindua atera zen, inguruetako hiri greziarretan ere jokaera bera izan zezaten juduen kontra, sasijainkoari eskainitako janariak hartzera behartuz. 9 Greziar ohiturak onartzen ez zituztenei lepoa mozteko ere agindu zen. Argi ikus zitekeen, beraz, nolako zoritxarra zetorren.
10 Adibidez, bi emakume, beren semetxoak erdaindu zituztela eta, auzitara eraman zituzten. Beren haurrak bularretik zintzilik ipinita, hirian barrena erabili zituzten denen aurrean eta, gero, harresietan behera amildu.
6,10 semetxoak erdaindu zituztelako emakumeak zigortu 1 M 1,60-61.
11 Judu batzuk Jerusalem inguruko leize-zuloetara joan ziren, larunbat-jaia isilean ospatzera. Salatu zioten hori Filipori, eta denak batera bizirik erre zituzten eta ez ziren defendatu, egun haren santutasuna errespetatzeagatik.
6,11 larunbatez beren buruak defendatu ez Ik. 1 M 2,32+.
Jainkoak bere herria eskutik uzten ez
12 Liburu hau eskuetan hartuko dutenei hau eskatzen diet: ez daitezela uzkurtu zoritxarrengatik. Bestela baizik: pentsa dezatela, zigor hauek ez direla gure herria hondatzeko gertatu, hezteko baino.
6,12 zigorrak hezteko dira 5,17+.
13 Izan ere, bekatariak beren hartan luzaro ez uztea, baizik eta zigorra berehala ematea onginahi handiaren ezaugarri da. 14 Beste nazioak zigortzeko, eroapen handiz itxaron ohi du Jaun handiak, beren bekatuen neurria bete dezaten arte. Gurekin, aldiz, horrela ez jokatzea erabaki du;
6,14 eroapen handia du Jaunak nazioekin Jkd 12,2.20-22.
15 ez baikaitu zigortu nahi gure bekatuak azkenera heldu ondoren. 16 Ez digu inoiz ere ukatzen bere errukia. Zoritxarren bidez hezten duenean ere, ez du bere herria eskutik uzten. 17 Esan dugun hau izan bedi zentzapenerako. Eta honen ondoren, goazen kontakizunaren harira.
Eleazarren martiritza
18 Eleazar lege-maisu nagusienetakoa zen, adin handikoa eta itxura bikainekoa. Ahoa zabaltzera behartu eta txerrikia
6,18 txerrikia: Txerria, urdea, abere kutsatutzat zeukaten eta txerrikia jatea debekatua (ik. Lb 11,7-8).
janarazi nahi zioten. 19 Bera, berriz, bizitza lotsagarria baino heriotza ospetsua nahiago zuenez, bere gogoz zihoan makilakadak hartzera,
6,19 heriotza nahiago 1 M 1,62-63.
20 ahoan zeukana botaz. Horrelaxe egin behar dute debekatutako janaria gutxiesteko adorea dutenek, nahiz eta bizia arriskuan jarri. 21 Legearen kontrako otordu hartan buru zirenek aparte hartu zuten Eleazar. Aspalditik ezaguna zutenez, jatea zilegi zitzaion okela berak prestatu eta ekartzeko esaten zioten, eta erregeak agindu bezala sasijainkoei eskainitako okela zeneko itxurak eginez jan zezala; 22 horrela, heriotzatik libratuko zela eta, lehen beraiekin izan zuen adiskidetasunagatik, gizabidez erabiliko zutela. 23 Baina bere adinari, bere zahartzaroaren nagusitasunari eta lanean zuritutako ile agurgarriari zegokien jokaera ohoretsua hartu zuen Eleazarrek; haurtzarotik izan zuen jokaera bikainari eta, batez ere, Jainkoak ezarritako lege santuari jarraitu zien. Beraz, lehenbailehen hil zezatela agindu zien. 24 Honela ziotsen: «Gure adinean ez da egoki itxurak egitea; gazte askok uste izango du Eleazarrek, bere laurogeita hamar urteekin, atzerritarren biziera hartu duela, 25 eta, gelditzen zaidan bizitza laburrari eusteko, nik itxurakeria hori egiteagatik, gazteak okerbideratu egingo dira nire erruz. Neure zahartzaroa zikintzea eta lotsagarri egitea izango litzateke hori. 26 Eta, une batez gizonen zigorrari ihes egingo niokeen arren, ezin izango nuke Ahalguztidunaren eskuetatik ihes egin, ez bizirik, ez hilik. 27 Horregatik, neure bizia orain adoretsu emanez, nire zahartzaroari dagokion duintasunez agertuko naiz. 28 Eta ikasbide bikaina emango diet gazteei, lege santu eta agurgarriengatik gogotsu eta kementsu hilez».
Hau esanik, makilakadak hartzera joan zen berehala.
Eleazarren azken otoitza
29 Eleazar zeramatenek gogorkeria bihurtu zuten lehentxeago agertu zioten biguntasuna, esan berri zuena erokeriatzat hartu zutelako. 30 Zigorradengatik hiltzear zegoela, hau zioen hasperenka: «Jaunak ongi daki dena; badaki heriotzari ihes egin niezaiokeela, eta, gorputzean oinaze latzak jasaten ari naizen arren, neure barruan pozik daramatzadala berarenganako begiruneagatik».
31 Horrela hil zen Eleazar. Bere heriotzaz prestutasun eta onbide-eredu gogoangarria utzi zien, gazteei ez ezik, baita herri osoari ere.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11