Jesus piztu. Hilobia hutsik
20
1 Asteko lehen egunean 20,1 Asteko lehen eguna: Juduentzat larunbatarekin burutzen da astea. Asteko lehen eguna gure igandea da. Magdalako Maria hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi zuen. 20,1 Asteko lehen egunean 20,19; Eg 20,7. // Maria Magdalakoa Mt 27,56.
2 Orduan, Simon Pedrorengana eta Jesusek maite zuen beste ikasleagana itzuli zen lasterka, eta esan zien: «Eraman egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non ipini duten». 20,2 maite zuen ikaslea 13,23+. // Eraman egin dute 20,13.
3 Irten ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea eta hilobirantz jo zuten.
4 Biak batera zihoazen korrika, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira.
5 Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen, baina ez zen sartu.
6 Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro eta sartu zen hilobira. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, 20,6-7 Oihal-zerrendak eta buruko zapia 11,44.
7 baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia ere; baina hau ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik.
8 Orduan, sartu zen beste ikaslea ere, hilobira lehenengo iritsi zena. Ikusi eta sinetsi egin zuen.
9 Izan ere, ordu arte ez zuten ikasleek ulertu Liburu Santuak dioena, Jesusek hildakoen artetik piztu behar zuela, alegia.
10 Pedro eta beste ikaslea etxeratu egin ziren.
Jesus Magdalako Mariari agertu
11 Maria hilobi ondoan gelditu zen, kanpoan negarrez. Halako batean, oraindik ere negarrez, hilobirantz makurtu zen,
12 eta bi aingeru ikusi zituen zuriz jantziak, Jesusen gorpua egon zen tokian eserita, bata burualdean eta bestea oinetan. 20,12 bi aingeru Mt 28,2-5; Lk 24,23.
13 Aingeruek esan zioten:
–Emakume, zergatik ari zara negarrez?
Hark erantzun zien:
–Nire Jauna eraman dute, eta ez dakit non ipini duten.
20,13 eraman dute 20,2.
14 Berehala, atzera begiratu eta Jesus ikusi zuen zutik, baina ez zen konturatu Jesus zela. 20,14 ez zen konturatu Jesus zela 21,4; Lk 24,16.
15 Jesusek esan zion:
–Emakume, zergatik ari zara negarrez? Noren bila zabiltza?
Hark, baratzezaina zelakoan, esan zion:
–Jauna, zuk eraman baldin baduzu, esadazu non ipini duzun, eta neuk jasoko dut.
16 Jesusek esan zion:
–Maria!
Honek, hurbilduz, esan zion hebreeraz:
–Rabbuni! (hau da, Maisu).
17 Jesusek esan zion:
–Utz nazazu 20,17 Utz nazazu: H.h., Ez nazazu uki. Jesus Aitarengana doa, eta honek beste harreman-modu bat sortuko du Jesus eta beretarren artean, lehengoa ez bezalakoa. , oraindik ez bainaiz igo Aitarengana. Ea, zoaz nire senideengana eta esaiezu neure eta zuen Aitarengana noala, neure eta zuen Jainkoarengana. 20,17 nire senideengana Erm 8,29; Heb 2,11-12. // Aitarengana noa 14,12+.
18 Magdalako Mariak joan eta ikasleei berri hau eman zien: «Jauna ikusi dut». Eta hark esana kontatu zien.
Jesus ikasleei agertu
19 Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei». 20,19 Asteko lehen egunean 20,1+. // judu-agintarien beldurrez 7,13+. // ateak itxirik 20,26.
20 Gero, eskuak eta saihetsa 20,20 eskuak eta saihetsa: Hau da, gurutziltzatzearen eta lantzaren zauriaren aztarnak erakusten dizkie, hila izan zena eta orain agertzen zaiena bat bera dela adieraziz. erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean. 20,20 eskuak eta saihetsa 19,34; 20,25.27. // Pozez bete ziren 15,11+.
21 Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet». 20,21 Aitak ni bidali nauen bezala 17,18.
22 Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua.
23 Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die». 20,23 bekatuak barkatu, barkamena ukatu Mt 16,19; 18,18.
Jesus eta Tomas
24 Tomas, Hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. 20,24 Tomas, Bikia zeritzana 11,16; 21,2.
25 Elkartu zirenean, beste ikasleek esan zioten:
–Jauna ikusi dugu.
Tomasek erantzun zien:
–Haren eskuetan iltzeen seinalea ikusten ez badut, eta nire atzamarra iltze-zuloetan eta nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko. 20,25 eskuak eta saihetsa 20,20+.
26 Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei». 20,26 Ateak itxirik 20,19.
27 Gero, esan zion Tomasi:
–Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik.
28 Tomasek erantzun zion:
–Ene Jauna eta ene Jainkoa!
29 Jesusek esan zion:
–Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak. 20,29 ikusi gabe sinetsi 1 P 1,8.
Ebanjelioaren helburua
30 Mirarizko beste seinale asko egin zituen Jesusek bere ikasleen aurrean, liburu honetan idatzirik ez daudenak. 20,30 beste seinale asko 2,11+.
31 Hemen kontatuak Jesus Mesias eta Jainkoaren Semea dela sinets dezazuen idatzi dira eta, sinetsiz, betiko bizia izan dezazuen hari esker. 20,31 seinaleak eta sinesmena 2,23+. // sinesmena eta betiko bizia 3,15+.
|