Kristoren Espiritua eta etsaiaren espiritua
4
1 Ene maiteok, ez fidatu edozeinekin; aztertu lehenengo Jainkoarengandik datorren ala ez, sasiprofeta asko sortu baita munduan.
2 Honela jakingo duzue norbaitek Jainkoaren Espiritua duen ala ez: Jesu Kristo egiazko gizon egin dela aitortzen duenak Jainkoaren Espiritua du; 4,2 Jainkoaren Espiritua duen ala ez 1 Ko 12,3.
3 Jesusen izaera hau ukatzen duenak 4,3 Jesusen izaera hau ukatzen duenak: H.h., Jesus desegiten duenak. Hala ere, eskuizkribu gehienek beste hau diote: Jesus aitortzen ez duenak. , ordea, ez du Jainkoaren Espiritua, antikristoarena baizik. Entzuna duzue antikristoak 4,3 antikristoa 2,18+. etorri behar duela; hara bada, munduan da jadanik.
4 Seme-alabatxook, zuek Jainkoarenak zarete, eta garaituak dituzue sasiprofeta horiek, zuengan dagoena munduan dagoena baino handiagoa baita. 4,4 Jainkoarenak zarete 2,29+. // garaituak dituzue 2,13+. // handiagoa Mt 12,29.
5 Mundukoak dira horiek; horregatik, munduaren arabera mintzo dira, eta mundukoek entzun egiten diete. 4,5 Mundukoak Jn 15,19; 17,14.
6 Gu, berriz, Jainkoarenak gara, eta Jainkoa ezagutzen duenak entzun egiten digu; Jainkoarena ez denak, aldiz, ez digu entzuten. Honetatik atera dezakegu nork duen egiaren espiritua eta nork gezurraren espiritua 4,6 gezurraren espiritua: Egiaren eta gezurraren espiritua delako gaia oso erabilia zen garai hartako judaismoan, Qumrango literaturan ikus daitekeenez (ik. 3,8 oh.). . 4,6 Jainkoarenak 2,29+. // entzun egiten gaitu Jn 8,47; 10,27.
Maite duenak ezagutzen du Jainkoa
7 Ene maiteok, maita dezagun elkar, maitasuna Jainkoarengandik baitator, eta maite duen oro Jainkoarengandik jaioa da eta ezagutzen du Jainkoa. 4,7 maita dezagun elkar Jn 13,34+.
8 Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa 4,8 Jainkoa maitasuna 4,16. maitasuna baita 4,8 Jainkoa maitasuna baita: Gutun honetan bi definizio ematen dira Jainkoaz: Jainkoa argia da (1,5) eta Jainkoa maitasuna da (4,8.16). Joanen kristau-elkartearentzat bigarrenak du hobeki adierazten Jainkoaren izaera. .
9 Hara nola agertu den Jainkoaren gureganako maitasuna: Jainkoak bere Seme bakarra mundura bidali zuen, beronen bidez bizia izan dezagun. 4,9 Seme bakarra mundura bidali Jn 3,16. // bizia izan dezagun Jn 3,16; 10,10; Ef 2,4-5; Kol 2,13.
10 Hau da benetako maitasuna: ez guk Jainkoari izan diogun maitasuna, berak guri izan diguna baizik, hau da, gure bekatuen barkamen-oparitzat bere Semea bidaliz erakutsi digun maitasuna. 4,10 Hau da benetako maitasuna 4,19; Erm 5,8-10. // gure bekatuen barkamen-oparitzat 2,2+.
11 Ene maiteok, Jainkoak horrela maite izan bagaitu, guk ere maitatu egin behar dugu elkar. 4,11 elkar maitatu Mt 18,33.
12 Jainkoa ez du inork inoiz ikusi; elkar maitatzen badugu, Jainkoa gurekin bat eginik dago eta beraren maitasuna bere betera iritsi da guregan. 4,12 Jainkoa ez du inork ikusi Jn 1,18+. // beraren maitasuna bere betera 2,5; 4,17.
13 Jainkoa eta gu elkarrekin bat eginik gauden seinalea hau da: berak eman digun Espiritua. 4,13 eman digun Espiritua Erm 5,5+.
14 Eta guk ikusia dugu eta aitortzen Aitak Semea bidali zuela munduaren salbatzaile. 4,14 guk aitortzen 1,2. // munduaren salbatzaile Jn 3,17+.
15 Jesus Jainkoaren Semea dela aitortzen duenarengan dago Jainkoa eta hura Jainkoarengan. 4,15 Jesus Jainkoaren Semea 5,5; Mk 1,1+; Jn 10,36; 11,27.
16 Eta guk ezagutu dugu eta sinetsi Jainkoak digun maitasuna. Jainkoa maitasuna da, eta maitasunean dirauena Jainkoarekin bat eginik dago eta Jainkoa harekin. 4,16 Jainkoa maitasuna 4,8. // Jainkoarekin bat eginik 3,24+.
17 Hau da maitasuna guregan bere betera iritsi den seinalea: auzi-egunerako guk konfiantza osoa dugula, Kristoren izaera berekoak baikara mundu honetan. 4,17 maitasuna guregan bere betera 2,5; 4,12. // auzi-egunerako konfiantza 2,28; 3,21+.
18 Maitasunean ez dago beldurrarentzat tokirik, baizik eta maitasun beteak kanpora botatzen du beldurra, beldurra zigorra espero duenari baitagokio; beldur dena ez da maitasun betera iritsi. 4,18 Maitasunean ez dago beldurrarentzat tokirik 3,21; Erm 8,15+.
19 Beraz, maita dezagun, Jainkoak maitatu baikintuen lehenik. 4,19 maitatu gintuen lehenik 4,10.
20 «Jainkoa maite dut» esan eta senideari gorroto diona gezurti da; izan ere, ikusten duen senidea maite ez duenak ezin du maite ikusten ez duen Jainkoa.
21 Hauxe da harengandik hartu dugun agindua: Jainkoa maite duenak maita dezala bere senidea ere. 4,21 Jainkoa maite, senidea maite Mt 5,44-45; 23,36-40; Mk 12,29-31.
|