AHOLKUAK JAUNAREN ETORRERARI BEGIRA (4,1–5,11)
Jarraitu Jainkoari atsegin ematen
4
1 Azkenik, senideok, otoi eta otoi hau eskatzen dizuet Jesus Jaunaren izenean: Jainkoari atsegin emateko nola bizi guregandik ikasi zenutenez gero, saia zaitezte gero eta gehiago horrela bizitzen. 4,1-2 Pauloren irakaspenak 4,15; 2 Ts 3,6.
2 Badakizue nolako irakaspenak eman genizkizuen Jaunaren izenean.
3 Hau nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez , eta alde egin dezazuela lizunkeriatik.
4 Joka dezala bakoitzak zentzu santuz eta errespetuz bere emaztearekin 4,4 bere emaztearekin: H.h., bere ontziarekin. Metafora honek bi esanahi izan ditzake: gorputza, eta kasu honetan nor bere buruaren jabe izatea esan nahiko luke, edo emaztea, 1 P 3,7 tx.ean eta rabinoen testuetan azaltzen denez. 6. tx.ak, adulterioaz ari delarik, azken zentzu hau gomendatzen du. , 4,4 zentzu santuz emaztearekin 1 Ko 7,2.
5 bere burua grinen menpeko egin gabe, Jainkoa ezagutzen ez duten jentilek 4,5 Jainkoa ezagutzen ez duten jentilak Jr 10,25; Sal 79,6. bezala;
6 inork ez dezala gai honetan bere senidea irain edo engaina, Jauna bera baita horiez guztiez mendekatzen 4,6 Jauna da mendekatzen Dt 32,35; Sal 94,1; Si 5,3. dena, lehen ere behin eta berriro zinez esan genizuen bezala.
7 Jainkoak ez gaitu moralgabekerian bizitzeko deitu, berarentzat sagaraturik bizitzeko baizik.
8 Beraz, irakatsi hauek gutxiesten dituenak ez du gizakia gutxiesten 4,8 ez gutxietsi irakatsi hauek Lk 10,16. // Jainkoak emandako Espiritu Santua Erm 5,5+. , bere Espiritu Santua ematen dizuen Jainkoa baizik.
Elkar maitatzeko eta lan egiteko deia
9 Elkarri zor diozuen maitasunari 4,9 Elkarri zor diozuen maitasuna Erm 12,10+. // Jainkoak irakasten Jr 31,33-34. buruz, ez duzue nik idatzi beharrik, Jainkoak berak irakasten baitizue elkar maitatzen,
10 eta hala egiten duzue Mazedonia 4,10 Mazedonia: Ik. Erm 15,26 oh. osoko senideekin. Hala ere, senideok, saia zaitezte, arren, gero eta maitasun handiagoa izaten
11 eta bizitza baketsua eramaten, nor bere arazoez arduratuz eta nork bere eskuz lan 4,11 nork bere eskuz lan egin 2,9+. eginez, agindua dizuegun bezala.
12 Horrela, kristau ez direnen errespetua 4,12 kristau ez direnen errespetua 1 Ko 5,12-13; Kol 4,5. zeuenganatuko duzue, eta ez duzue inoren beharrik izango.
Hildako kristauen piztuera
13 Senideok, ez dugu nahi hildakoen 4,13 hildakoen: H.h., lo daudenen. Antzinako literaturan sarritan konparatu ohi zen heriotza loarekin. zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabe ez zaitezten, itxaropenik ez dutenen antzera 4,13 itxaropenik ez dutenen antzera Ef 2,12. .
14 Jesus hil eta piztu 4,14 Jesus hil eta piztu Erm 4,24-25+; 5,6-8+. zela egiaz sinesten badugu, era berean, Jesusekin bat eginik 4,14 Jesusekin bat eginik: Hitz hauek hil direnak-ekin lotu ditugu; baina berekin hartu-rekin ere lot daitezke, eta honela itzuli: Jainkoak berekin hartuko ditu Jesusen bitartez/Jesusekin batera. hil direnak ere Jainkoak berekin hartuko ditu.
15 Hau diotsuegu, Jaunaren irakatsian oinarrituz 4,15 Jaunaren irakatsian oinarrituz Mt 16,17; 24,30. Ik. 1 Ko 7,10.25. // bizirik gertatuko garenok 1 Ko 15,51. : guk, Jauna etortzean bizirik gertatuko garenok 4,15 bizirik gertatuko garenok: Hemen Jaunaren etorrera epe laburrean gertatuko delako sinestea ageri da, Pauloren beraren bizitza-denboran, alegia. Tesalonikarrak gertakari hori baino lehen hildakoen zoriaz daude kezkaturik. , ez diegu hil direnei aurrea hartuko.
16 Zeren, goiangeruaren ahotsez eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emanik, Jauna bera jaitsiko 4,16 Jauna zerutik jaitsiko 1,10; 2 Ts 1,7. // turuta-hotsez seinalea eman 1 Ko 15,52. baita zerutik, eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak piztuko dira;
17 gero gu, artean bizirik izango garenok, haiekin batean eramango gaituzte hodeietan, airean 4,16-17 Goiaingeruaren ahotsez… turuta-hotsez… jaitsiko da… hodeietan, airean: Auzi-eguna adierazteko juduek erabili ohi zituzten irudiez baliatzen da Paulo. Jaunarekin topo egitera 4,17 Jaunarekin topo egitera Jn 12,26; Flp 1,23+. . Eta horrela beti Jaunarekin egongo gara.
18 Adore ezazue 4,18 Adore ezazue elkar 5,11; Kol 3,16. , beraz, elkar hitz hauekin.
|