Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Efesoarrei 2

Efesoarrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6

Kristok dohain hutsez salbatu
2
1 Zuei dagokizuenez, hilik zeundeten zeuen hutsegite eta bekatuetan,
2,1 bekatuengatik hilik 2,5; Kol 2,13.
2 hori baitzen zuen jokabidea garai batean, mundu honen joerei jarraituz: munduan agintzen duten indarren buruzagiaren menpeko
2,2 munduan… menpeko: H.h., aireko boterearen buruzagiaren menpeko. Airea edo eguratsa espiritu gaiztoen bizilekua zen; ik. 1,21 oh.
zineten, jende errebeldeagan ari den espirituaren menpeko.
2,2 mundu honen joerei jarraituz 5,8; Kol 3,7; Tt 3,3. // indarren buruzagiaren menpeko 6,12; Jn 12,31; 2 Ko 4,4.
3 Gu guztiok ere hala bizi izan ginen lehen: geure giza grina txarrei jarraituz, geure grina eta burutapen gaiztoek agindutakoa betez; izatez, guk ere Jainkoaren zigorra merezi genuen, beste guztiek bezala.
2,3 Jainkoaren zigorra Erm 1,18; 2,3; 3,9.20.23; Kol 3,6.
4 Baina Jainkoak, hain baita errukitsua eta halako maitasun neurrigabez maitatu baikaitu, 5 geure bekatuengatik hilik geundelarik, bizia eman zigun Kristorekin batera –onginahi hutsez salbatu zaituzte!–;
2,5 bizia eman zigun Lk 15,24.32; Erm 6,13. // onginahi hutsez salbatuak 2,8; Eg 15,11; Erm 3,24; Ga 2,16.
6 eta Kristo Jesusekin batera eta berarengan piztu gintuen eta zeruetan eserarazi.
2,6 Kristorengan piztu Kol 2,12; 3,1-4.
7 Horrela, Kristo Jesusengan gurekiko hain ona izanez agertu nahi izan die datozen gizaldiei zein ugaria eta eskuzabala den bere onginahia. 8 Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da; 9 ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin.
2,9 ez dator egintzetatik Erm 3,28; 2 Tm 1,9; Tt 3,5. // inor harro ez dadin 1 Ko 1,29; Ga 6,14.
10 Izan ere, Jainkoak eginak gara; Kristo Jesusengan sortu gaitu, on egiten saia gaitezen, Jainkoak guretzat aurrez erabakia zuen bezala.
2,10 Kristorengan sortuak 2 Ko 5,17; Ga 6,15; Tt 2,14.
Kristo bakegile eta batasungile
11 Zuei, jaiotzaz
2,11 jaiotzaz: H.h., haragiz; ik. Erm 7,18 oh.
jentil zaretenoi, juduek, gorputzean egina duten erdainkuntzagatik «erdainduak» direneko horiek, «erdaingabe» deitzen zizueten. Ez ahaztu
2,11 erdaingabeak, erdainduak 5,8; Erm 11,17; Kol 2,11.
12 lehenago ez zenutela Mesiasik, ezta parterik ere Israel herriko eskubideetan; ez zenutela zerikusirik Jainkoaren agintzari eta itunekin, eta itxaropenik gabe eta Jainkoa gabe bizi zinetela munduan.
2,12 Israel herriko eskubideetan parterik ez Erm 9,4-5; Kol 1,21.
13 Orain, berriz, Kristo Jesusenak eginik, garai batean urruti zinetenok, hurbildu egin zarete Kristoren heriotzari esker.
2,13 hurbildu egin zarete Is 57,19. // Kristoren heriotzari esker 1,7; Kol 1,20.
14 Izan ere, Kristo da gure bakea. Bat egin ditu berak bi herriak, bereizten zituen etsaigoaren hesia deseginez. Bere gorputzean
2,14 Kristo gure bakea Is 9,16; Kol 1,20. // Bat egin ditu bi herriak 1 Ko 12,13; Ga 3,28.
15 baliogabetu egin du legea bere agindu eta arauekin, eta bi herriekin gizadi berri bakarra sortu du bere baitan, bakeak eginez.
2,15 baliogabetu egin legea Kol 2,14. // gizadi berria 4,24; 2 Ko 5,17; Kol 3,10.
16 Bi herriak Jainkoarekin adiskidetu ditu eta gurutzeko heriotzaren bidez gorputz bakar batean elkartu, beraien arteko etsaigoa suntsituz.
2,16 Bi herriak Jainkoarekin adiskidetu Erm 5,10-11; 11,15; 2 Ko 5,18-20; Kol 1,20-22.
17 Bere etorrerarekin bakearen berri ona hots egin zigun: bakea zuei, urruti zinetenoi, eta bakea hurbil zirenei
2,17 hurbil zirenei: Juduak eta jentilak lehen egoera desberdinetan zeudela esan nahi du, baina orain, Kristori esker, egoera hura gainditua dela.
.
2,17 bakearen berri ona Is 52,7; 57,19.
18 Zeren bai batzuk eta bai besteok hurbil baikaitezke Aitarengana Espiritu berarengan elkarturik.
2,18 hurbil gaitezke Aitarengana 3,12; Erm 5,2; Ga 4,6; Heb 4,16.
19 Ez zarete, beraz, ez arrotz, ez atzerritar, Jainkoaren herriko kide
2,19 Jainkoaren herriko kide: H.h., santuen herrikide; ik. 1 Ko 1,2 oh.
baizik eta Jainkoaren familiako,
2,19 Jainkoaren herriko kide 3,6; Flp 3,20; Heb 12,22-23.
20 apostolu eta profeten oinarri gainean eraikiak, Kristo Jesus bera giltzarri delarik.
2,20 apostoluen oinarri gainean 3,5; Mt 16,18; Ap 21,14. // Kristo giltzarri Is 28,16; 1 Ko 3,11; 1 P 2,4-6.
21 Kristo Jaunarengan ongi finkaturik, eraikin osoa haziz doa, Jainkoari sagaraturiko tenplu bihurtzeraino.
2,21 Kristorengan finkaturik, haziz 4,11-16; Kol 2,19. // Jaunaren tenplu 1 Ko 3,16; 2 Ko 6,16.
22 Kristoren bitartez, eraikinaren parte zarete zuek ere besteekin batera, Espirituak eraginda Jainkoaren bizileku bihurtzeraino.
2,22 eraikinaren parte 1 P 2,5.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7