Agurra
1
1 Nik, Paulok, Kristo Jesusengatik kartzelan nagoen honek, eta Timoteo 1 Timoteo: Ik. Eg 16,1 eta Flp 1,1 oh. anaiak zuri idazten dizugu, Filemon gure lankide maite horri;
2 baita Apia gure arrebari, Arkipo gure gudalagunari eta 2 zure etxean biltzen den eliz elkarteari Erm 16,5; 1 Ko 16,19; Kol 4,15. zure etxean biltzen den eliz elkarteari 2 eliz elkarteari: Kristau handikiren baten etxean bildu ohi zen eliz elkartea. // Apia: Filemonen emaztetzat eman izan da. // Arkipo: Hau, berriz, semetzat. Honek, dirudienez, Kolosako eliz elkartean zerbitzuren bat izan zuen (ik. Kol 4,17). ere.
3 Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.
Filemonen maitasuna eta sinesmena
4 Neure 4 Neure otoitzetan… eskerrak ematen dizkiot Jainkoari Erm 1,8-10; Ef 1,15-16; Kol 1,3-4; 2 Tm 1,3. otoitzetan gogoan zaitut beti, eta eskerrak ematen dizkiot Jainkoari,
5 Jesus Jaunari eta fededun 5 fededun: H.h., santu; ik. Eg 9,13 oh. guztiei dizkiezun maitasun 5 maitasuna eta leialtasuna Ga 5,6. eta leialtasunaren berri izan baitut.
6 Sinesmen berean elkarturik gaude; zure sinesmen hori eraginkor bihur dadila, bada, jakinik zenbat on egin dezakegun Kristorengatik.
7 Poz eta adorez bete nau zure maitasunak, ene anaia, barru-barruraino bizkortu baititu fededunak.
Paulo, Onesimo esklaboaren alde mesede eske
8 Horregatik, egin behar duzuna agintzeko Kristorengandiko askatasun osoa dudan arren,
9 nahiago dut maitasunaren izenean eskatu; nik, Paulok, jadanik zahartua eta orain, gainera, Kristo Jesusengatik 9 Jesusengatik kartzelan 1,1+. kartzelan nagoen honek,
10 mesede bat eskatu nahi dizut kartzelan sortu 10 sortu dudan nire seme 1 Ko 4,15; Ga 4,19. // Onesimo Kol 4,9. dudan nire seme 10 kartzelan sortu dudan nire seme: Kartzelan zegoela sortu zuen sinesmenerako, kristau egin zuen, alegia. Onesimorentzat.
11 Hau, lehen, ez zenuen on ezertarako; orain, ordea, on bihurtu da 11 on bihurtu da: Onesimo izenaz hitz-jokoa; Onesimo hitzak zerbaitetarako on dena esan nahi du. , bai zuretzat eta bai niretzat.
12 Berriro bidaltzen dizut bera, ene bihotz-bihotzeko dudan hau 12 Beste irakurketa bat: Zuri bidaltzen dizut berriro; har ezazu ene bihotz-bihotzeko hau. .
13 Neurekin eduki nahi nuen, zure 13 zure ordez zerbitzari Flp 2,30. ordez zerbitzari izan nezan, berri ona hots egiteagatik kartzelan nagoelarik.
14 Hala ere, ez dut zure baimenik gabe ezer egin nahi izan, mesede hori gogoz egin dezazun eta ez behartuta.
15 Agian, horretarako alde egin zizun apur batez, gero betiko har zenezan,
16 eta ez esklabo bezala, esklabo baino zerbait gehiago, anaia maite bezala baizik. Maite-maitea da niretzat, eta zenbatez maiteago ez ote da izango zuretzat, bai gizon eta bai fededun den aldetik 16 bai gizon eta bai fededun den aldetik: H.h., bai haragian eta bai Jaunarengan. !
17 Beraz, fedean adiskide banauzu, hartzazu Onesimo nerau bezala.
18 Eta zerbait gaizki egina badizu edota zerbait zor, utzi hori nire gain.
19 Neure eskuz sinatzen dizut ordain-agiria: Paulok; eta ez dizut aipatu nahi zuk zeure burua bera zor 19 neure eskuz: Paulok diktatu egin ohi zituen bere gutunak, baina hitz hauek bere eskuz idazten ditu, eman duen hitzaren seriotasuna azpimarratzeko. // zeure burua bera zor: Dirudienez, Filemon bera ere Paulok konbertitua zen. Zor hau aipatzen du hemen. didazula.
20 Bai, ene anaia, kristau zarenez, egidazu mesede hori; arindu nire bihotza Kristoren maitasunagatik.
21 Esaneko zaitudalakoan idazten dizut, eta esaten dizudana baino gehiago egingo duzula jakinik.
22 Presta iezadazu ostatua ere, zuen otoitzei esker zuengana bihurtuko naizen itxaropena baitut.
Azken agurra
23 Epafrasek 23 Epafras: Ik. Kol 1,7 oh. , Kristo Jesusengatik nire kartzela-lagunak, agurtzen zaitu;
24 baita lankide ditudan Markos, Aristarko, Demas eta Lukasek 24 Markos: Ik. Eg 12,12 oh. // Aristarko: Ik. Eg 19,29 oh. // Demas: Ik. 2 Tm 4,10 oh. // Lukas: Ik. 2 Tm 4,11. Pauloren lau lankide hauek Kolosarrei gutuneko azken agurrean agertzen dira (Kol 4,10.14); baita Epafras ere (Kol 4,12). ere.
25 Jesu Kristo Jaunaren grazia zuekin.
|