5
1 Libre izateko askatu gaitu Kristok 5,1 Kristok libre izateko askatu 2 Ko 3,17+. // ez makurtu esklabotzaren uztarpera Eg 15,10. . Iraun ezazue, beraz, sendo eta ez makurtu berriro esklabotzaren uztarpera.
Eutsi tinko askatasunari
2 Hara zer esaten dizuedan nik, Paulok: Erdaintzen bazarete, Kristok ez dizue ezertarako balio izango.
3 Berriro ere zinez diotsuet erdaintzen den oro lege 5,3 legea osorik bete behar 3,10; Erm 2,25; St 2,10. osoa betetzera behartua dagoela.
4 Moisesen legearen bidetik salbamena lortu nahi duzuenok, Kristorengandik bereizi egin zarete eta Jainkoaren onginahitik saihestu 5,4 Jainkoaren onginahitik saihestu: 5,4-5 tx.etan, justifikazioaz (ik. Erm 3,25-26 oh.) eta behin maitasun hutsez onartu gaituen Jainkoak salbamen betea ere emango digun itxaropenaz ari da Paulo. .
5 Gu, berriz, Jainkoak, Espirituaren 5,5 Espiritua eta itxaropena Erm 8,23-25; 2 Ko 1,22; 5,1-5. egitez eta sinesmenari esker, salbamena emango digun itxaropenez bizi gara.
6 Izan ere, Jesu Kristorenak garenontzat, erdaindua 5,6 erdainkuntzaren balioa 6,15; 1 Ko 7,19+. izateak edo ez izateak ez du ezer balio; balio duena maitasun-egintzetan agertzen den sinesmena 5,6 maitasun-egintzetan agertzen den sinesmena: Esamoldeak itzulpen bat baino gehiago har ditzake: maitasunez ari den sinesmena, maitasun bihurtzen den sinesmena… da.
7 Ongi ari zineten lasterketan. Nork jarri zizuen oztopoa bidean, egiari ez jarraitzeko 5,7 egiari ez jarraitzeko oztopoa 2,14; Jn 8,32. ?
8 Deitzen zaituzten Jainkoak 5,8 Jainkoaren deia 1 Ts 4,7+. behintzat ez dizue horretara eragin.
9 Hartu gogoan legamia 5,9 legamia eta orea 1 Ko 5,6-8. pixka batek ore guztia altxatzen duela.
10 Hala ere, zuei dagokizuenez, badut konfiantza Jaunak iritzi bereko egingo zaituztela gai honetan; baina zuek nahasten zaituenak, edozein dela ere, izango du bere zigorra.
11 Niri dagokidanez, senideok, egia balitz erdainkuntza gomendatzen jarraitzen dudala, juduek ez ninduketen pertsegituko 5,11 egia balitz… pertsegituko: H.h., erdainkuntza hots egiten badut, zergatik pertsegitzen naute oraindik? Badirudi etsaien salaketei erantzuten ari dela Paulo. . Baina, orduan, deuseztatua legoke Kristoren gurutzearen eskandalua 5,11 gurutzearen eskandalua deuseztatua 1 Ko 1,23. !
12 Hobe zuek nahasten ari diren horiek erabat irenduko balira!
Kristau-askatasuna elkar maitasunerako
13 Zuek, senideok, askatasunera deitu zintuzten Jainkoak; baina askatasun 5,13 Jainkoak askatasunera dei 2 Ko 3,17+. hori ez bekizue aitzakia izan grina txarren 5,13 grina txarren: H.h., haragiaren; ik. Erm 7,18 oh. Haragia eta Espiritua gizakiagan elkarren lehian eta borrokan ari diren bi printzipio dinamiko dira. Bata ala bestea nagusi izan, fruituak ere egoismo-fruituak edo maitasunezkoak dira (ik. 5,16-24 tx.ak). arabera bizitzeko; bestela baizik, maitasunak egin zaitzatela elkarren zerbitzari.
14 Zeren lege osoa betetzen baita, agindu bakar hau betez gero: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.
15 Baina elkarri hozka eta elkar irentsi beharrean bazabiltzate, azkenik elkar suntsituko duzue.
Bizi Espirituaren arabera
16 Beraz, hauxe diotsuet: Bizi zaitezte Espirituari dagokionez 5,16 Bizi Espirituari dagokionez 5,25; Erm 8,4-5. , eta ez giza grinei jarraituz.
17 Giza grinak Espirituaren aurkakoak dira eta Espiritua giza grinen aurkakoa 5,17 Espiritua eta giza grinak aurkakoak 6,8+. . Bi indar horiek elkarren aurkakoak dira; horrela, ez duzue nahi zenuketena egiten.
18 Espirituak gidatzen 5,18 Espirituak gidatu Erm 8,14. // ez legearen menpe 2,19; 4,5; Erm 6,14; 7,4. bazaituzte, ordea, ez zaudete legearen menpe.
19 Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,
20 idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak,
21 ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko.
22 Espirituaren fruitua 5,22 Espirituaren fruitua Ef 5,9. , berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna,
23 otzantasuna, bere buruaren jabe izatea. Ez da legerik horrelakoak gaitzetsiko dituenik. 5,23 Espirituaren emaitzak gaitzesteko legerik ez 1 Tm 1,9.
24 Eta Jesu Kristorenak direnek gurutzean hilarazi dute bekatuzko beren giza izaera beronen gurari eta grinekin.
Elkarri lagundu
25 Bizia Espirituak ematen badigu, jokatu ere joka dezagun Espirituaren arabera 5,25 jokatu Espirituaren arabera 5,16+. .
26 Ez gaitezela izan harroxko 5,26 Ez izan harroxko Flp 2,3. , elkarren lehian eta elkarren inbidian ibiliz.
|