Jesus egiazko mahatsondoa
15
1 «Neu naiz egiazko mahatsondoa 15,1 Neu naiz…: Ik. 6,35 oh. , eta nire Aita da nekazaria.
2 Fruiturik ematen ez duen aihena ebaki egiten du Aitak, eta fruitua ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan. 15,2 Fruiturik gabeko aihena Mt 3,10; 15,13.
3 Zuek garbi zaudete dagoeneko, adierazi dizuedan mezuaren bidez. 15,3 garbi zaudete 13,10.
4 Zaudete niri itsatsiak, ni zuei bezala. Aihenak, mahatsondoari itsatsia ez badago, fruiturik eman ezin duen bezala, ezta zuek ere, niri itsatsiak ez bazaudete. 15,4 zuek niregan, ni zuengan 6,56. // Aihena mahatsondoan Erm 11,17-18; 2 Ko 3,5.
5 «Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait niri itsatsia badago, ni berari bezala, horrek fruitu asko emango du; ni gabe ezin baituzue ezer egin. 15,5 mahatsondoa eta aihenak 1 Ko 12,12.27. // fruitu asko 15,16. // ni gabe ezer ez 2 Ko 3,5.
6 Niri itsatsirik ez dagoena kanpora botatzen dute, ebaki eta ihartzen den aihena bezalaxe; gero, bildu, sutara bota eta erre egiten dute. 15,6 sutara bota Mt 3,10; 7,19; 13,42.
7 Niri itsatsirik bazaudete eta nire irakatsiek zuengan tinko irauten badute, eskatu nahi duzuena eta izango duzue. 15,7 eskatu eta izango duzue 14,13+.
8 Honetan azaltzen da nire Aitaren aintza: zuek, nire ikasle izanik, fruitu asko ematean. 15,8 fruitu asko Mt 5,16.
9 Aitak maite nauen bezala, halaxe maite zaituztet nik ere zuek; iraun tinko nire maitasunean. 15,9 Jesusek beretarrak maite 13,1+.
10 Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, nik neure Aitaren aginduak betez haren maitasunean irauten dudan bezala. 15,10 maitasuna eta aginduak 14,15+.
11 Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet, eta poz hori bete-betea izan dadin. 15,11 poz bete-betea 16,24; 17,13; 1 J 1,4; 2 J 1,12.
Maitasunaren agindua
12 «Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala. 15,12 agindu berria 13,34+.
13 Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino. 15,13 maitasun handiagorik Erm 5,8; 1 J 3,16. // bere burua eman 10,11+.
14 Zuek nire adiskide izango zarete, nik agintzen dizuedana egiten baduzue. 15,14 nire adiskide Lk 12,4.
15 Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet.
16 Ez ninduzuen zuek ni aukeratu, neuk zintuztedan zuek aukeratu. Eta eginkizun hau eman dizuet: edonon fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela. Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia, eman egingo dizue. 15,16 Jesusek aukeratu 6,70+. // Aitari eskatu eta berak emango 14,13+.
17 Hauxe agintzen dizuet: maita dezazuela elkar. 15,17 agindu berria 13,34+.
Mundu sinesgabea Jesusen ikasleen aurka
18 «Munduak 15,18 Mundua: Ik. 1,10 oh. gorroto badizue, jakizue zuei baino lehen neuri izan didala gorroto. 15,18-20 Munduak ikasleak gorroto 17,14; Mt 10,22; 24,9; Mk 13,13; Lk 6,22; 1 J 3,13. // munduak Jesus gorroto 7,7. // morroia eta nagusia 13,16+.
19 Mundukoak bazinete, munduak maite izango zintuzkete, nork berea maite duen bezala; baina nik aukeratu eta mundutik atera zintuztedanez, munduak gorroto dizue, mundukoak ez zaretelako.
20 Gogoratu esan nizuena: morroia ez da nagusia baino handiago. Ni pertsegitu banaute, zuek ere pertsegituko zaituztete; nire mezua nola hartu, hala hartuko dute zuena ere.
21 Niregatik erabiliko zaituztete horrela, bidali nauena ezagutzen ez dutelako.
22 «Ni etorri ez banintz eta hitz egin ez banie, ez ziren errudun izango; orain, ordea, ez dute aitzakiarik beren bekatuarentzat. 15,22 ez ziren errudun izango 9,41.
23 Niri gorroto didanak, gorroto dio nire Aitari ere. 15,23 Jesus gorroto, Aita gorroto 5,23+.
24 Beraien artean beste inork ez bezalako egintzak egin ez banitu, ez ziren errudun izango; baina orain ikusi dituzte, eta halere niri eta Aitari, bioi digute gorroto. 15,24 Jesusen egintzak 14,11.
25 Horrela, haien Liburu Santuetan idatzia dagoen hau bete da: Arrazoirik gabe gorroto izan didate. 15,25 Arrazoirik gabe… Sal 35,19; 69,5.
Espirituaren eta ikasleen testigantza
26 «Nik Laguntzailea, Aitarengan jatorria duen egiaren Espiritua, bidaliko dizuet Aitaren ondotik. Etortzean, hark egingo du testigantza nire alde. 15,26 Laguntzailea 14,16+. // egiaren Espiritua 14,17+. // Aitaren ondotik 14,16.
27 Eta zuek ere egingo duzue testigantza, hasieratik nirekin egon baitzarete. 15,27 ikasleen testigantza Eg 1,8; 5,32; 1 J 4,14. // hasieratik Jesusekin Lk 1,2; Eg 1,21-22.
|