Dantza
Koruak
7
1 –Itzul zaitez, itzuli, Xulamita;
itzul zaitez, itzuli, ikus zaitzagun.
Gizakumeak
–Zer nahi diozue ikusi Xulamitari?
Koruak
–Bi gudari-taldeen dantza 7,1 Xulamita: Emakumearen deitura honen esanahia ezezaguna da; bakea adierazten duen aditz-sustraitik dator, Salomon izena bezala. // Bi gudari-taldeen dantza: Agian, dantza berezi baten izena. .
Gizakumeak
2 –Bai politak zure oinak abarka horiekin,
errege-alaba!
Zure izterretako bihurguneak,
zilarginaren egiazko artelan. 7,2-10 maitearen laudorioa 4,1-14+.
3 Erdian 7,3 Erdian: Hitzaren esanahia ez da segurua; zilbor bezala itzuli ohi da, baina hemen adierazten dena emakumearen sexua da noski. , kopa biribila duzu:
eduki dezala beti ardo goxoa!
Zure sabela
liliz inguraturiko gari-piloa.
4 Zure bi bularrak
bi gazelakume biritxi. 7,4 Zure bularrak 4,5+.
5 Zure lepoa
marfilezko dorrea.
Zure begiak Hexbongo bi uraska,
hiri jendetsu horren sarreran.
Zure sudur-hegia
Damaskora begira dagoen
Libanoko dorre 7,5 Hexbon: Jordanez beste aldeko hiria, Jerikotik ekialderantz 35 km-ra; arkeologiak antzinako uraskak atera ditu argitara bertan. // Libanoko dorrea: Hermon mendiaren poesi deitura dateke. . 7,5 lepoa 1,10+. // dorrea 4,4. // Hexbon Zen 21,27; Is 15,4.
6 Zure burua tente Karmel mendia bezala.
Zure adatsaren distira purpurarena;
errege bat dago preso zure ile-mototsetan 7,6 Karmel mendia: Palestina iparraldean dago, itsas hegian. // errege… ile-mototsetan: Esaldiaren itzulpena ez da segurua; errege tituluari buruz, ik. 3,7 oh. . 7,6 Karmel Is 35,2. // errege 1,4+.
Elkarren irrikaz
Gizakumeak
7 Zu bai eder, bai atsegin,
ene bihotzekoa, emazteki zoragarria! 7,7 Zu bai eder 1,15+.
8 Zure taxua palmondoarena,
eta bularrak palmondo-lukuak 7,8 palmondoa: Tamar, hebreeraz, emakume-izena ere bada (ik. Has 38,6; 2 Sm 13,1; 14,27); aipaturiko emakumeen edertasuna azpimarratzen da ia beti. . 7,8-9 bularrak 4,5+.
9 Hau nioen neurekiko:
«Palmondora igoko naiz
haren fruituak hartzera».
Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek,
sagar-usain eztia zure arnasak. 7,9 fruituak hartu 2,3+. // sagar 2,5.
10 Zure ahoaren jarioa ardorik bikainena…
Emakumeak
… bai, ardo bikaina nire maitearentzat;
lotan daudenen ezpainak eztiki bustitzen ditu. 7,10 ahoaren jarioa 2,3+. // ardoa 1,2+.
11 Ni neure maitearena naiz,
eta nire irrikaz dago bera. 7,11 Ni maitearena 2,16+.
12 Zatoz, ene maitea, goazen landara,
ipuruen babesean emango dugu gaua. 7,12 Zatoz 2,10+.
13 Goizean goiz, mahastietara joango gara,
ernamuinak irekitzen hasiak diren,
granadondoak loretan dauden ikustera.
Hantxe emango dizut neure maite-laztana. 7,13 natura berritua 2,11-13+.
14 Maitasun-sagarrei 7,14 Maitasun-sagar: Mandragora, sagar txiki baten antzeko fruitua duen landarea; maitasuna eta emankortasuna sustatzen zituela uste zuten antzina (ik. Has 30,14-16). usain eztia darie,
milaka fruitu gozo dago gure atean zain,
fruitu zahar eta berri.
Zuretzat nituen gordeak,
ene maitea! 7,14 fruitu gozo 4,13+. // fruitu zahar eta berri Lb 26,10.
|