103. (102.) SALMOA
Jainko errukiorrari bedeinkazio-kanta
103
1 Daviden salmoa.
Bedeinka beza ene arimak Jauna,
ene barren osoak haren izen santua! 103,1 Bedeinka beza ene arimak 103,22; 104,1.35.
2 Bedeinka beza ene arimak Jauna,
ez bitza ahaztu haren mesedeak! 103,2 ez ahaztu Dt 4,9+.
3 Erru guztiak barkatzen dizkit, gaitz guztiak sendatzen; 103,3 Erruak barkatu 32,1+; 130,8. // sendatu 30,3+; 41.
4 bizia Herio Leizetik ateratzen dit,
maitasun eta errukiz inguratzen nau;
5 bizitza osoan bere edertasunez nau asetzen 103,5 Lerroaren testua ez da erabat argia. ,
beti arranoa bezain gazte gordetzen. 103,5 arranoa bezain gazte Is 40,31. Ik. 92,15.
6 Jaunak justizia egiten du,
zapalduen eskubideak defendatzen. 103,6 zapalduak defendatzen 68,6+; 146,7.
7 Bere egitasmoak adierazi zizkion Moisesi,
bere egintza handiak israeldarrei.
8 Bihozbera eta errukiorra da Jauna,
haserregaitza eta onginahiz betea. 103,8 Bihozbera eta errukiorra… 86,15; 111,4; 112,4; 145,8; Ir 34,6-7+; St 5,11.
9 Ez da beti agiraka ari, ez du haserrea luzaro gordetzen. 103,9 Ez beti agiraka Is 57,16; Jr 3,12; Mi 7,18.
10 Ez gaitu erabiltzen gure bekatuek merezi bezala,
ez digu ordaintzen geure erruen arabera. 103,10 Ez gure bekatuek merezi bezala Ez 20,44; Jb 33,27.
11 Nola zerua lurraren gainean garai,
hala haren maitasuna begirune diotenentzat handi. 103,11 hala haren maitasuna handi 36,6+. Ik. Is 55,9.
12 Nola ekialdea mendebaldetik urruti,
hala ditu hark gure hobenak beregandik urruntzen.
13 Nola aita seme-alabentzat errukior,
hala Jauna begirune diotenentzat errukior. 103,13 aita bezala Jr 31,20; Ml 3,17. Ik. Is 49,15.
14 Badaki ongi zerez garen eginak,
gogoan du hautsa besterik ez garela. 103,14 Badaki zerez eginak Jb 10,9.
15 Gizakiaren egunak belarraren pareko:
zelaiko lorea bezala loratzen da 103,15 Gizakiaren egunak 90,5-6.10+; Is 40,6-8; Jb 7,7-10.
16 eta, haizeak jo orduko, bertan behera galtzen,
zegoen tokian aztarnarik utzi gabe. 103,16 aztarnarik utzi gabe 37,10+.
17 Baina Jaunaren maitasunak sekulako dirau
begirune diotenentzat;
haren salbamen-asmoa belaunalditik belaunaldira luzatzen da 103,17 Jaunaren maitasuna sekulako 100,5; 106,1+; Ir 20,6; Lk 1,50.
18 haren ituna gordetzen eta legeak betetzen dituztenentzat.
19 Jaunak zeruan ezarri du bere tronua,
eta mundu osora zabaltzen da haren errege-agintea. 103,19 Jaunak zeruan tronua 11,4+. // mundu osora haren agintea 22,29+.
20 Bedeinka ezazue Jauna, beraren aingeruok,
haren esana entzun bezain laster
betetzen duzuen izaki indartsuok! 103,20 Bedeinka Jauna, aingeruok 148,2; DnGr 1,59.
21 Bedeinka Jauna, beraren gudari guztiok,
haren nahia egiten duzuen zerbitzariok!
22 Bedeinka Jauna, beraren sorkari guztiok,
menpeko dituen toki guztietan!
Bedeinka beza ene arimak Jauna!
|