106. (105.) SALMOA
Herriaren bekatuzko historia eta Jaunaren eroapena
106
1 Aleluia! Gora Jauna!
Goretsazue Jauna, ona baita,
haren maitasuna betikoa baita. 106,1 Goretsazue Jauna, ona baita… 107,1; 118,1.29; 135,3; 136,1; Jr 33,11; Esd 3,11; 2 Kro 5,13; 1 M 4,24.
2 Nork azalduko Jaunaren egintza handiak?
Nork aski goretsiko hura?
3 Zorionekoa zuzenbidea errespetatu
eta etengabe justizia egiten duena! 106,3 Zorionekoa justizia egiten duena 112; Is 56,1-2.
4 Oroitu nitaz, Jauna,
zeure herriarekiko onginahiagatik, zatozkit salbatzera!
5 Ikus dezadala zure aukeratuen zoriona,
poz nadila zure herriaren pozarekin
eta zure oinordeko izateaz harrotu.
6 Bekatu egin dugu gurasoen antzera,
oker jokatu dugu, errudun gara. 106,6 Bekatu, gurasoen antzera Jr 3,25; Dn 9,5.
7 Gure gurasoek, Egiptotik hasita,
ez zituzten ulertu zure egintza harrigarriak,
ahaztu egin zituzten zure maitasunaren ezaugarri ugariak.
Errebelatu egin ziren, Itsaso Gorritik hasita, 106,7 ahaztu zure maitasunaren ezaugarriak 78,11.42; Ne 9,17.
8 Jaunak salbatu zituen arren,
bere izenaren ohoreagatik eta bere ahalmena azaltzeko. 106,8 bere izenaren ohoreagatik Ez 20,8-9+.
9 Mehatxu eginez, Itsaso Gorria lehortu egin zuen,
basamortuan zehar bezala pasarazi zituen itsas hondotik. 106,9 Itsasoa lehortu 66,6+. // ondotik pasarazi 78,13+.
10 Gorroto zietenen eskutik salbatu zituen,
etsaien menpetik askatu. 106,10 etsaien menpetik askatu 107,2; Ir 14,30; Lk 1,71.
11 Urak estali zituen haien erasotzaileak,
bakar bat ere ez zen bizirik gelditu.
12 Orduan, Jaunaren hitzak sinetsi zituzten
eta kantuz goretsi zuten. 106,12 Jaunaren hitzak sinetsi Ir 14,31. // kantuz goretsi Ir 15,1-21.
13 Baina laster ahaztu zituzten haren egintzak
eta ez zuten itxaropenik jarri haren egitasmoan. 106,13 laster ahaztu 106,7+.21. Ik. Dt 4,9+.
14 Jan-irrika sartu zitzaien basamortuan,
eta Jainkoa tentatu eremuan. 106,14 Jan-irrika basamortuan Zen 11,4-6. // Jainkoa tentatu 78,18+.
15 Eskatzen ziotena eman zien hark,
baina beren janguragatik sabelmina 106,15 sabelmina: Hebreerazko hitzaren esanahia ez da segurua; zenbaitek erorialdia, makalaldia ulertzen du; grekozko itzulpenak asetasuna dio. bidali. 106,15 Eskatua eman 78,18-20+.
16 Moisesen eta Aaron Jainkoaren sagaratuaren inbidia
izan zuten kanpalekuan. 106,16-18 Datan eta Abiram Zen 16.
17 Orduan, lurra zabaldu eta Datan irentsi zuen,
Abiramen lagun-taldea azpian hartu.
18 Suak kiskali zuen haien taldea, garrak irentsi gaiztoak.
19 Horeb mendian 106,19 Horeb mendia: Sinai mendiaren beste izen bat; ik. Ir 3,1 oh. zekorra egin zuten,
metal urtuzko idoloaren aurrean ahuspeztu ziren. 106,19 zekorra egin Ir 32,1+.
20 Beren ospe zuten Jainkoaren ordez,
belarra jaten duen zekorraren irudia jarri zuten. 106,20 ospe zuten Jainkoaren ordez Jr 2,11; Erm 1,23.
21 Ahaztu egin zuten Jainkoa, beren salbatzailea,
Egipton gauza ikusgarriak egina,
22 Kamen herrialdean egintza harrigarriak
eta Itsaso Gorri aldean ikaragarriak egin zituena.
23 Haiek suntsitzeko asmotan zen Jainkoa,
baina Moises haren aukeratua
tartean sartu zen eta haren aurrean jarri,
bere haserrea baretuz, suntsi ez zitzan. 106,23 Moises bitarteko Ir 32,11+; Dt 9,25-29.
24 Lurralde zoragarriari mespretxu egin zioten,
Jainkoaren hitzaz fidatu ez zirelarik. 106,24 Lurraldea mespretxatu Zen 13,25–14,19; Dt 1,25-33.
25 Beren oihal-etxoletan marmar egin zuten,
Jaunaren esanera jarri gabe.
26 Hark, orduan, eskua jaso eta zin egin zuen
basamortuan hilko zituela, 106,26 Jaunak zin egin 95,11+.
27 haien ondorengoak nazioetan sakabanatu
eta jentilen artean barreiatuko zituela.
28 Peorko Baal jainkoarekin uztartu ziren
eta jainko hilei eskainitako oparigaiak 106,28 jainko hilei eskainitako oparigaiak: Edo hildakoen ohorezko opariak. jan zituzten. 106,28-31 Peorko Baalen Zen 25,1-18; Dt 4,3.
29 Horrelako jokabideaz Jauna haserrarazi zuten
eta izurrite latza etorri zitzaien gainera.
30 Baina Pinhasek jaiki eta erruduna zigortu zuen 106,30 erruduna zigortu zuen: Jatorrizko aditzak bitartekotza adierazten du, baina esanahi zehatza ez da argia. ,
eta gelditu egin zen izurritea.
31 Horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen
gizaldiz gizaldi betiko. 106,31 Peorko Baalen Zen 25,1-18; Dt 4,3.
32 Meribako iturrian Jainkoa haserretu zuten,
eta haien erruz Moisesek jasan zuen kaltea.
33 Izan ere, barrua samindu zioten,
eta hark zentzugabe hitz egin. 106,33 Moisesek zentzugabe hitz egin Zen 20,10-12.
34 Ez zituzten herriak suntsitu,
Jaunak agindua zien bezala. 106,34 Ez zituzten herriak suntsitu Ep 1,21-33. // Jaunak agindu bezala Dt 7,1-2.16.
35 Jentilekin elkartu ziren ezkontzaz
eta haien ohiturak berenganatu. 106,35 Jentilekin elkartu Ep 3,5-6.
36 Gurtza eman zieten haien idoloei
eta hauek galbide gertatu zitzaizkien. 106,36 idoloei gurtza Ep 2,12-13. // idoloak galbide Ir 23,33+.
37 Beren seme-alabak opari eskaini zizkieten deabruei. 106,37 seme-alabak opari Jr 7,31+; Ez 16,20.
38 Odol errugabea isuri zuten, beren seme-alaben odola
kanaandar idoloei opari eskainiz:
lurraldea odolez busti zuten eta profanatu. 106,38 lurraldea profanatu Zen 35,33; Jr 2,7. Ik. Ez 20,30.
39 Horrela jokatuz, beren buruak kutsatu
eta Jainkoari desleial izan 106,39 desleial izan: H.h., prostituzioan ari; idolatriaren desleialkeria adierazten du (ik. Os 1,2 oh.). zitzaizkion.
40 Piztu zen Jaunaren haserrea bere herriaren aurka
eta higuin izan zuen bere ondarea. 106,40-43 Nazioen menpe utzi, askatu Ep 2,14-20; Is 63,7-11.
41 Nazioen eskuetara eman zituen,
eta etsaiak nagusitu zitzaizkien.
42 Arerioek zapaldu egin zituzten eta menpean hartu.
43 Hamaika aldiz libratu zituen,
baina haiek, beren jarreran setatsu,
beren erruengatik galtzen ziren.
44 Baina ikusi zituen Jaunak beren larrialdian
eta haien garrasiak entzun.
45 Oroitu zen haiekin egina zuen itunaz
eta bere maitasun handiaz gidatu zituen. 106,45 Oroitu zen itunaz 105,8; Lb 26,42; Lk 1,72.
46 Haiekiko gupida sortu zuen
erbestera eraman zituztenengan.
47 Salba gaitzazu, Jauna, gure Jainkoa, bildu nazioen artetik,
zure izen santuari eskerrak emanez,
zure gorespena harro abes dezagun. 106,47-48 Salba gaitzazu… 1 Kro 16,35-36 tx.etan errepikatua.
48 Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, betidanik betidaino!
(Herri osoak erantzun beza:) «Amen» 106,48 48. tx.eko bedeinkazioaz Salmo-liburuaren laugarren zatia bukatzen da (ik. 41,14 oh.) .
Aleluia! Gora Jauna!
|