115. (113 B) SALMOA
Egiazko Jainko bakarrari bedeinkazio-eskea
115
1 Guregatik ez, Jauna, guregatik ez,
baizik zeure izenaren ohoreagatik,
erakutsi zeure ospea, zeure maitasun eta leialtasunagatik! 115,1 zeure izenaren ohoreagatik Is 48,11; Ez 20,9+. // maitasun eta leialtasuna 25,10+; 108,5.
2 Zergatik esan behar dute jentil-herriek:
«Non dute Jainkoa?» 115,2 Non dute Jainkoa? 42,4+; 79,10.
3 Gure Jainkoa zeruan dago eta nahi duen guztia egiten du. 115,3 nahi duen guztia egiten 135,6.
4 Haien idoloak, berriz, zilar eta urre dira,
gizakien eskulan.
5 Ahoa bai, eta hitzik ez dute; begiak bai, eta ikusten ez;
6 belarriak bai, eta entzuten ez; sudurra bai, eta usaintzen ez;
7 eskuak bai, eta ukitzen ez; oinak bai, eta ibiltzen ez;
eztarrian hotsik atera ezin.
8 Antzeko bihur bitez beraien egileak
eta beraietan konfiantza dutenak! 115,8 Antzeko bihur bitez Jr 2,5; Jkd 14,8.
9 Israeldarrok, izan konfiantza Jaunarengan:
bera duzue laguntzaile eta babesle! 115,9-11 Ik. 118,2-4; 135,19-20. 115,9 konfiantza Jaunarengan 9,11+. // laguntzaile eta babesle 33,20. Ik. 7,2+.
10 Aarondar apaizok 115,10 Aarondar apaizok: H.h., Aaronen etxe; Aaron, Moisesen anaia, Israelgo apaiz-familien arbasoa da (ik. Ir 28,1). , izan konfiantza Jaunarengan:
bera duzue laguntzaile eta babesle!
11 Jaunari begirune diozuenok, izan konfiantza Jaunarengan:
bera duzue laguntzaile eta babesle!
12 Oroit bedi gutaz Jauna, bedeinka gaitzala:
bedeinka ditzala israeldarrak, bedeinka aarondar apaizak, 115,12 Jaunak bedeinkatu 28,9; 67,7; 128,4-5; 134,3; Zen 6,23-26; Ef 1,3.
13 bedeinka berari begirune diotenak, txiki eta handi.
14 Ugal zaitzatela Jaunak, zuek eta zuen seme-alabak.
15 Bedeinka zaitzatela Jaunak, zeru-lurren egileak. 115,15 zeru-lurren egilea 121,2+.
16 Zerua Jaunarena da; lurra, berriz, gizakien esku utzi du. 115,16 Zerua Jaunarena 115,3. // lurra gizakien esku Has 1,28; Jr 27,5; Eg 17,26.
17 Jauna ez dute hildakoek goresten,
herio-isilpera 115,17 herio-isilpe: Hildakoen tokia adierazteko izen poetikoa (ik. 88,11 oh. eta 94,17). jaitsi direnek. 115,17 hildakoek ez goresten 6,6+.
18 Guk goresten dugu Jauna, orain eta beti.
Aleluia! Gora Jauna!
|