44. (43.) SALMOA
Herri zapalduaren deitorea
44
1 Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen poema. 44,1 Herri zapalduaren deitorea 74; 79; 80; Is 63,7–64,11.
2 Oi Jainko, geure belarriz entzuna dugu, gurasoek kontaturik,
zuk haien garaian, aspaldi hartan, eginaren berri. 44,2 geure belarriz entzuna 2 Sm 7,22-23. // gurasoek kontaturik 78,3.
3 Zeure eskuaz kanpora bota zenituen beste nazioak,
gure gurasoak bertan landatzeko;
beste herriak gogor jo zenituen,
gure gurasoak bertan hazarazteko. 44,3 nazioak bota 78,55. // gurasoak landatzeko 80,9; Ir 15,17.
4 Ez ziren beren armei esker nagusitu lurraldeaz,
ez zuten beren indarrari esker lortu garaipena,
zure ahalmenari eta indarrari
eta presentzia argitsuari esker baizik, maite zenituelako. 44,4 Ez armei esker Dt 8,17-18; Jos 24,12; Os 1,7+. // presentzia argitsua 4,7+. // maite zenituelako Dt 4,37+.
5 Zuk, ene Jainko eta ene errege,
zuk eskuratzen diozu Israeli garaipena 44,5 zuk eskuratzen diozu Israeli garaipena: Antzinako itzulpenen arabera, Israelen garaipenak erabakitzen dituzuna; hebreerazkoak agindu Israelen garaipenak dio. !
6 Zuri esker jo ditugu etsaiak,
zure bidez zapaldu erasotzaileak. 44,6 erasotzaileak zapaldu 60,14; 108,14.
7 Konfiantza ez geneukan uztaian jarria,
garaipena ez zigun ezpatak ematen. 44,7 ez konfiantzarik armetan 20,8+; 44,4+.
8 Zuk egin gintuzun etsaien garaile,
zuk utzi zenituen gorroto digutenak lotsagarri. 44,8 Jaunak egin garaile 37,39-40. // etsaiak lotsagarri 132,18.
9 Zu goresten zintugun egunero, Jainko, zu ospatzen etengabe.
10 Orain, ordea, baztertu egin gaituzu eta lotsarazi,
ez zara jadanik joaten gure gudarostearekin gudura. 44,10 baztertu egin gaituzu 60,3.12. Ik. 43,2+.
11 Etsaien aurrean ihes eragin diguzu,
eta gorroto digutenek larrutu egiten gaituzte. 44,11 Etsaien aurrean ihes Lb 26,17; Dt 28,25.
12 Hiltzeko ardiak bezala eman gaituzu,
beste nazioen artean sakabanatu. 44,12 nazioen artean sakabanatu 106,27; Lb 26,33; Dt 28,64.
13 Zeure herria hutsean saldu duzu,
irabazirik gabe saldu ere. 44,13 herria hutsean saldu Dt 32,30; Is 52,3.
14 Auzoko herrien iseka-gai egin gaituzu,
ingurukoen burla eta barregarri. 44,14 herrien iseka-gai 79,4.
15 Nazioen irri-lelo egin gaituzu, herrien ahogozagarri 44,15 herrien ahogozagarri: H.h., herriek buruari eragin, burla adierazteko keinua. .
16 Begi aurrean dut beti neure desohorea, lotsaz gorri aurpegia, 44,16 lotsaz gorri aurpegia 69,8.
17 mespretxu eta irainak direla eta,
mendeku bila dabilen etsaia dela eta.
18 Hori guztia gertatu zaigu, zu ahaztu ez zaitugun arren,
zure itunari huts egin ez diogun arren.
19 Gure bihotza ez da zuregandik urrundu,
ez gure pausoak zuregandik okertu.
20 Eta hala ere, basatxakurren artera 44,20 basatxakurren artera: Herrialde hondatua nahiz basamortua dira basatxakurren ohiko bizileku. bota gaituzu
eta herio-itzalean murgildu.
21 Geure Jainkoa ahaztu bagenu
eta beste jainkoengana besoak luzatu,
22 konturatuko zen, bai, Jainkoa,
bihotz-zoko ezkutuenak ere ezagutzen dituena. 44,22 bihotz-zoko ezkutuenak 7,10+.
23 Baina ez, zuregatik egunoro hilzorian gauzkate,
hiltzeko ardiak bezala garabiltzate. 44,23 Erm 8,36 tx.ean aipatua.
24 Esnatu, Jauna! Zergatik zaude lo?
Ekin! Ez gu betiko zapuztu! 44,24 Esnatu, Jauna! 35,23; 59,5; Is 51,9. // Ez betiko zapuztu 74,1; 79,5; 80,5; 89,47. Ik. 43,2+.
25 Zergatik ezkutatzen diguzu aurpegia
eta gure zoritxarra eta zapalkuntza ahazten? 44,25 aurpegia ezkutatu 10,11+.
26 Lur jota gaude, hautsetan narraska.
27 Jaiki eta zatoz laguntzera!
Aska gaitzazu zeure maitasun leialarengatik! 44,27 Jaiki 3,8; 35,2.
|