89. (88.) SALMOA
Jaun ahaltsuari gorazarrea. Davidi eginiko agintzariaren oroitzapena
89
1 Etan 89,1 Etan: Hemanekin batera aipatua (ik. 1 Erg 5,11; 1 Kro 6,29); ik. 88,1 oh. ezratarraren poema.
2 Jauna, beti kantatuko ditut zure maitasun-egintzak,
gizaldiz gizaldi iragarriko leial zarela.
3 Bai, ziur nago: zure maitasunak eratu zuen zerua,
zerua bezain tinko ezarria da zure leialtasuna.
(Jaunak)
4 «Neure aukeratuarekin ituna egin nuen,
David neure zerbitzariari zin eginez: 89,4-5 Jaunaren agintzaria Davidi 132,11-12; 2 Sm 7,8-16; 23,5; Eg 2,30.
5 “Tinko ezarriko dut betiko zure errege-jatorria,
sendo sekulako zure tronua”».
(Jainko paregabeari gorazarrea)
6 Zeruetan zure agintzari miragarria goresten dute, Jauna,
aingeruen batzarrean 89,6 aingeruen batzarrean: H.h., santuen batzarrean (ik. 8. tx.). zure leialtasuna.
7 Nor han goian Jaunaren pareko?
Nor jainkoen artean Jauna bezalako? 89,7 Nor Jauna bezalako? 35,10+; 86,8; Is 46,5.
8 Beldurgarri da Jainkoa aingeruen kontseiluan,
handi eta ikaragarri inguruko guztientzat.
9 Jauna, Jainko ahalguztiduna, nor zu bezalakorik?
Ahaltsu da Jauna, leialtasunez jantzia!
10 Zuk menderatzen duzu itsaso arrandiatsua,
zuk baretzen uhin harrotuak. 89,10 itsasoa menderatu 65,8; 107,29; Jb 38,8-11; Mk 4,39-41. Ik. 74,13+.
11 Zuk zulatu zenuen eta sarraskitu itsas munstroa 89,11 itsas munstroa: H.h., Rahab; ik. 87,4 oh. ,
zuk sakabanatu beso bizkorrez etsaiak.
12 Zeurea duzu zerua, zeurea lurra,
zuk ezarri zenuen sendo mundua eta bertako guztia. 89,12 Zeureak zeru-lurrak 24,1+.
13 Zuk egin zenituen Iparra eta Hegoa;
Tabor eta Hermon 89,13 Tabor eta Hermon: Kanaandarren mendi sakratuek –bata Galilean eta bestea Palestinako ipar-muturrean– orain Jauna gurtzen dute. mendiek poz-oihu dagite zure aurrean.
14 Indartsua da zure ezkerra, garailea zure eskuina.
15 Justizia eta zuzenbidea zure erregetzaren oinarri,
maitasuna eta leialtasuna doaz zure aurretik. 89,15 Justizia eta zuzenbidea erregetzaren oinarri 97,2; Is 9,5-6. Ik 67,5+. // maitasuna eta leialtasuna 85,11+.
16 Zoriontsua zu pozik goresten dakien herria!
Zure argitan ibiliko da, Jauna:
17 zure aurrean alaitzen da egunero,
zure justizia du bozkario.
18 Bai, zu zaitugu ospe eta indar,
zure onginahiak egiten gaitu garaile.
19 Bai, Jauna da gure babeski, Israelgo santua gure errege!
(Jaunak Davidi agintzaria) 89,19 Jauna babeski 3,4+.
20 Behinola, ikuskari bidez mintzatuz,
zeure fededunei esan zenien:
«Gerlariaren ordez mutikoa jarri dut errege,
gudarostearen gainetik gaztea jaso.
21 David neure zerbitzaria aurkitu dut
eta neure olio santuaz sagaratu. 89,21 David aurkitu dut 78,70+; Eg 13,22. // olioz sagaratu 1 Sm 16,13.
22 Nire eskuak sendo eutsiko dio, nire besoak indartsu egingo.
23 «Etsaiak ez du engainatuko, ez gizatxarrak makurtuko.
24 Bere aurrean zapalduko dizkiot etsaiak
eta gorroto diotenak joko.
25 Nire leialtasuna eta maitasuna berekin izango ditu,
nire laguntzak garaile egingo du.
26 Itsasoraino zabalduko dut haren aginpidea,
Eufrates ibairaino haren boterea.
27 «Hark esango dit: “Zu nire aita,
nire Jainko, nire harkaitz salbatzailea!” 89,27 nire aita 2,7+. // nire harkaitz salbatzailea 18,3+.
28 Eta nik neure lehen-seme egingo dut,
munduko erregerik handien. 89,28 lehen-seme, erregerik handien Ap 1,5.
29 Leial izango natzaio betiko,
harekin dudan itunari sendo eutsiko. 89,29 itunari eutsiko Is 55,3; Jr 33,20-22.
30 Betiko ezarriko dut haren errege-jatorria,
zerua bezain iraunkor egingo haren tronua.
31 «Haren semeek nire irakaspena bazterrera uzten badute
eta nire zuzenbideari jarraitzen ez, 89,31-35 zigortu, baina ez ituna hautsi 2 Sm 7,14-15.
32 nire arauak hausten badituzte
eta nire aginduak gordetzen ez,
33 makilaz zigortuko dut haien errebeldia,
esku zorrotzez haien erruak.
34 Baina ez diot kenduko Davidi neure maitasuna,
ezta ukatuko ere neure leialtasuna.
35 Ez dut urratuko neure ituna,
ezta jango ere eman nuen hitza.
36 Behin betiko egin dut zin neure buruarengatik,
eta ez natzaio sekula Davidi desleial izango.
37 Haren errege-jatorriak betiko iraungo du,
haren tronuak nire aurrean eguzkiak adina,
38 zeruan lekuko hutsezin bezala ezarririk
betiko dirauen ilargiak adina».
(Erregearen hondamenagatik deitorea) 89,38 lekuko hutsezin Ap 1,5. // ilargiak adina 72,5.7.
39 Orain, ordea, zeure sagaratuarekin haserreturik,
baztertu egin duzu eta mespretxatu.
40 Zeure zerbitzariarekin zenuen ituna ukatu egin duzu,
haren koroa hankapean zanpatu,
41 haren harresi guztiak zulatu, gotorlekuak hondakin bihurtu. 89,41-42 harresiak zulatu, lapurreta 80,13-14.
42 Handik igarotzen direnek lapurreta degiote,
auzoko guztiek iseka.
43 Haren etsaiei indarra bizkortu diezu eta garaipena eman.
44 Hari, berriz, ezpata-ahoa ere kamustu, eta borrokan eutsi ez;
45 errege-makila distiratsua kendu diozu eta tronua lurrera irauli.
46 Haren gaztaroko urteak laburtu eta lotsa gorriz bete duzu.
47 Noiz arte, Jauna? Betiko al zaude ezkutuan?
Betiko al dago zure haserrea su eta gar? 89,47 Noiz arte? 79,5+.
48 Oroit zaitez nire ezbeharraz, nire bizitzako egun laburrez!
Zein huts egin dituzun gizakiak! 89,48 Zein huts gizakia 39,5+; 103,15-16.
49 Nor biziko da heriotzarik ikusi gabe?
Nork ihes egin Herio Leizearen atzaparretatik?
50 Non dira, Jauna, antzinako zure maitasun-egintzak,
Davidi zin eginez hitzeman zenion leialtasuna?
51 Gogoan har, Jauna, zeure zerbitzari iraindua,
herriengandik jasan behar ditudan hainbat eztenkada!
52 Zure etsaiak irainka ari dira, Jauna,
zuk errege sagaratuari nonahi irainka.
53 Bedeinkatua Jauna beti! Amen. Amen 89,53 Amen. Amen: Salmo-liburuaren hirugarren zatia bukatzen da hemen (ik. 41,14 eta 72,19). . 89,53 Bedeinkatua 106,48.
|