13
1 Nahiz eta gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasunik ez badut, brontze soinulari eta ezkila tintinlari besterik ez naiz.
2 Nahiz eta profezi dohaina izan, nahiz eta misterio guztiak eta munduko jakintza guztiak ezagutu eta mendiak lekuz aldatzeko adinako sinesmena 13,2 mendiak lekuz aldatzeko adinako sinesmena Mt 17,20; 21,21; Mk 11,23. izan, maitasunik ez badut, ez naiz ezer.
3 Dudan guztia behartsuen artean banatu eta neure gorputza erretzeraino emanik ere 13,3 gorputza erretzeraino emanik ere: Eskuizkribu garrantzitsuek hau diote: burua esklabotzat emanik ere, horretan harrotzeko bide izateko; esklabotzat eman, alegia, salmentaren dirua behartsuei banatzeko. , maitasunik ez badut, ez naiz ezer. 13,3 ondasunak banatu arren Mt 6,2.
4 Maitasuna eraman onekoa
eta bihozbera da;
ez du bekaizkeriarik,
ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.
5 Ez da lotsagabea, ez berekoia,
ez haserrekorra;
kaltea ez du gogoan hartzen. 13,5 maitasuna eta berekoikeria Flp 2,4. // maitasuna eta kaltea Za 8,17.
6 Ez da bidegabekeriaz pozten,
baizik eta egian pozten da.
7 Maitasunak dena barkatzen du,
dena sinesten, dena itxaroten,
dena ongi eramaten. 13,7 Maitasunak dena barkatzen Es 10,12; Erm 15,1; 1 P 4,8. // dena ongi eramaten 9,12.
8 Maitasuna ez da behin ere itzaltzen.
Profezi dohaina
desagertu egingo da,
hizketa arrotzez mintzatzea
amaituko,
ezaguera ere amaituko.
9 Erdizkakoa baita orain
gure ezaguera,
erdizkakoa gure profezia;
10 eta, bete-betekoa iristean,
desagertu egingo da erdizkakoa.
11 Haur nintzenean,
haur bezala mintzo nintzen,
haur bezala sentitzen nuen,
haur bezala juzgatzen.
Gizon egin naizenean,
utzi egin ditut haur-gauzak.
12 Orain dena ilun ikusten dugu,
ispiluan bezala;
gero aurrez aurre ikusiko dugu;
orain erdizka ezagutzen dut;
gero oso-osoan ezagutuko dut dena,
Jainkoak neu
ezagutzen nauen bezala.
13 Hiru gauza ditugu oraindanik,
iraunkor direnak: sinesmena,
itxaropena eta maitasuna;
baina hiruretan handiena
maitasuna da. 13,13 orain sinesmena, itxaropena, maitasuna 1 Ts 1,3. // maitasuna handiena 1 J 4,16.
|