Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Joan 19

Joan :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21

19
1 Pilatok, orduan, Jesus zigorkatzeko agindu zuen. 2 Soldaduek, arantzazko koroa bat eginik, buruan ezarri zioten eta purpurazko mantu bat bota zioten gainera.
19,2 purpurazko mantua Lk 23,11.
3 Eta bata bestearen ondoren hurbilduz, esaten zioten: «Agur, juduen errege!» Eta masailekoka zerabilten.
19,3 masailekoka 18,22.
4 Atera zen berriro ere Pilato eta esan zien:
–Hara, kanpora dakarkizuet, jakin dezazuen gizon hau kondenatzeko arrazoirik ez dudala aurkitzen.
19,4 kondenatzeko arrazoirik gabe 18,38; Lk 23,4.
5 Orduan, Jesus kanpora irten zen arantzazko koroa eta purpurazko mantua zeramatzala. Pilatok esan zien:
–Hemen duzue gizona!
6 Ikusi zutenean, apaizburuak eta guardiak oihuka hasi ziren:
–Gurutzera, gurutzera hori!
Pilatok esan zien:
–Eraman zeuek eta gurutziltzatu; nik ez dut gizon hau kondenatzeko arrazoirik aurkitzen.
19,6 Eraman zeuek 18,31.
7 Judu-agintariek ihardetsi zioten:
–Guk badugu lege bat, eta lege horren arabera heriotza-zigorra merezi du, Jainkoaren semetzat jo baitu bere burua.
19,7 lege bat Lb 24,16. // bere burua Jainkoaren semetzat 5,18+.
8 Hori entzutean, are gehiago beldurtu zen Pilato. 9 Berriro jauregira sartu eta galdetu zion Jesusi:
–Nongoa zara zu
19,9 Nongoa zara zu: Non jaioa zara baino gehiago, nor zara zu, zein da zure benetako jatorria esan nahi du galderak.
?
Jesusek, ordea, ez zion erantzun ere egin.
19,9 Nongoa? 7,27+. // erantzunik ez Mt 26,62-63; 27,12.14; Mk 14,61; Lk 23,9.
10 Orduan, Pilatok esan zion:
–Ez didazu erantzun behar? Ez al dakizu aginpidea dudana zu askatzeko ala gurutziltzatzeko?
11 Jesusek erantzun zion:
–Ez zenuke nire aurka batere aginpiderik izango, Jainkoak eman ez balizu; horregatik, zure eskuetara eman nautenek bekatu handiagoa dute.
19,11 Jainkoak emandako aginpidea Erm 13,1+.
12 Ordudanik, Jesus askatu nahian zebilen Pilato. Baina judu-agintariak oihuka hasi zitzaizkion:
–Hori askatzen baduzu, ez zara enperadorearen adiskide; bere burua errege egiten duen oro enperadorearen aurka ari da.
19,12 bere burua errege egin 18,37; Lk 23,2; Eg 17,7.
13 Orduan, hitz hauek entzutean, Pilatok kanpora eraman zuen Jesus eta auzitegian
19,13 auzitegian: Zenbaitek oholtza edo tribuna itzultzen du.
eseri zen, «Harlosatua» –hebreeraz Gabata– zeritzan tokian. 14 Pazko-jairako prestaketak egiteko eguna zen, eguerdi aldea
19,14 eguerdi aldea: Antza denez, Pazko-jaiaren bezperan, eguerditik aurrera hiltzen ziren tenpluan Pazko-afarirako bildotsak. Jesusen kondena eta Pazko-bildotsen hilketa batera etortzeak balio sinbolikoa du Joanentzat (ik. 19,36; 1,29).
. Pilatok esan zien juduei:
–Hemen duzue zeuen erregea.
15 Orduan, haiek oihuka:
–Kendu hori, kendu! Gurutzera!
Pilatok, berriro:
–Zuen erregea behar al dut gurutziltzatu?
Apaizburuek erantzun zuten:
–Ez dugu enperadorea beste erregerik.
16 Orduan, Pilatok haien esku utzi zuen gurutziltza zezaten.
Jesus gurutziltzatua
(Mt 27,32-44; Mk 15,21-32; Lk 23,26-38)
Hartu zuten, beraz, Jesus, 17 eta hau, gurutzea lepoan zuela, hiritik «Burezur» –hebreeraz Golgota– zeritzan tokirantz irten zen. 18 Han josi zuten gurutzean eta harekin beste bi, alde bakoitzean bana.
19 Pilatok kartel bat idatzi eta gurutze gainean ezarri zuen. Hau zegoen idatzia: «Jesus Nazaretarra, juduen erregea». 20 Judu askok irakurri zuen kartela, hiritik hurbil baitzegoen Jesus gurutziltzatu zuten lekua; gainera, hebreeraz, latinez eta grekoz zegoen idatzia. 21 Juduen apaizburuek esan zioten Pilatori:
–Ez idatzi «juduen erregea», «juduen erregea dela dioena» baizik.
22 Pilatok erantzun zuen:
–Idatzitakoa idatzia bego.
23 Soldaduek, Jesus gurutziltzatu ondoren, haren jantziak hartu eta lau zati egin zituzten, bakoitzarentzat bana; gero tunika hartu zuten, baina josturarik gabea zenez, goitik behera ehundua, 24 akordio hau hartu zuten: «Ez dezagun urra; zotz egin dezagun ea zeini egokitzen zaion». Honela, Liburu Santuak dioena bete zen:

Nire jantziak banatzen dituzte,
nire tunika zotz egiten.

Hain zuzen ere, horixe egin zuten soldaduek.
19,24 Nire jantziak… Sal 22,19.
Jesus eta beronen ama
25 Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa
19,25 amaren ahizpa: Ez dago argi emakumeak hiru ala lau diren, ez baitakigu amaren ahizpa eta Maria Kleofasen emaztea bat ala bi pertsona diren.
, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria.
19,25 gurutzearen ondoan Mt 27,55-56; Mk 15,40; Lk 23,49.
26 Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: «Emakume, horra hor zure semea».
19,26 maite zuen ikaslea 13,23+.
27 Gero, ikasleari esan zion: «Horra hor zure ama». Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen.
Jesusen heriotza
(Mt 27,45-56; Mk 15,33-41; Lk 23,44-49)
28 Ondoren, Jesusek, guztia betea zegoela jakinik, Liburu Santuak esana erabat bete zedin, esan zuen: «Egarri naiz».
19,28 guztia betea zegoela 4,34; 17,4. // Egarri naiz Sal 22,16.
29 Bazen han pitxer bat ozpinez betea. Orduan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsirik, ahora hurbildu zioten.
19,29 ozpina Sal 69,22.
30 Ozpina edan zuenean, Jesusek esan zuen: «Betea da dena». Eta, burua makurtuz, azken arnasa eman zuen.
Jesusen saihetsa lantzaz zulatua
31 Pazko-jairako prestaketak egiteko eguna zen, eta judu-agintariek ez zuten nahi gorpuak larunbatez gurutzean gelditzerik, larunbat hura oso jaiegun handia baitzen. Horregatik, gurutziltzatuei berna-hezurrak hautsi
19,31 prestaketak egiteko eguna: Ik. Mk 15,42 oh. // berna-hezurrak hautsi: Heriotza aurreratzeko egin ohi zen.
eta handik kentzeko eskatu zioten Pilatori.
19,31 gurutzean geldi ez zitezen Dt 21,22-23.
32 Joan ziren, bada, soldaduak eta hautsi zizkieten berna-hezurrak Jesusekin gurutziltzatu zituzten biei. 33 Baina, Jesusengana iristean, ordurako hilik zegoela ikusirik, ez zizkioten berna-hezurrak hautsi; 34 soldadu batek saihetsa zulatu zion lantzaz, eta bat-batean odola eta ura atera ziren.
19,34 odola eta ura 1 J 5,6-8.
35 Ikusi zuenak berak testigatzen du eta haren testigantza egiazkoa da. Berak badaki egia dioena, zuek ere sinets dezazuen.
19,35 egiazko testigantza 21,24.
36 Hau Liburu Santuak dioena bete zedin gertatu zen: Ez zaio hezurrik hautsiko.
19,36 Ez zaio… Ir 12,46; Zen 9,12; Sal 34,21.
37 Eta beste pasarte batean hau dio: Zulatu zutenari begiratuko diote.
19,37 Zulatu… Za 12,10; Ap 1,7.
Jesus hilobian ezarria
(Mt 27,57-61; Mk 15,42-47; Lk 23,50-56)
38 Jose Arimateakoak Jesusen gorpua eramateko baimena eskatu zion Pilatori. Jose Jesusen ikasleetakoa zen, baina isilpean, judu-agintarien beldurrez. Pilatok baimena eman zion, eta Josek joan eta eraman egin zuen haren gorpua.
19,38 judu-agintarien beldurrez 7,13+.
39 Etorri zen Nikodemo ere –behin batean gauez Jesus ikustera joan zen hura– hogeita hamarren bat kiloko mirra- eta aloe-nahastura
19,39 mirra- eta aloe-nahastura: Mirra gorpuak baltsamatzeko erabili ohi zen erretxina da; aloea, berriz, lurringai bezala erabili ohi zen.
zekarrela.
19,39 Nikodemo 3,1+.
40 Jesusen gorpua bien artean hartu eta oihal-zerrendaz lotu zuten, tartean lurringaiak ezarriz, juduek hobiratzeko zuten ohiturari jarraituz.
41 Jesus gurutziltzatu zuten lekutik hurbil baratze bat zegoen eta, baratzean, ordu arte inor ipini gabeko hilobi berri bat. 42 Hilobia hurbil zegoenez, hantxe ezarri zuten Jesusen gorpua, juduen atseden-eguna hastear baitzegoen.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7