Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Josue 1

Josue :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

ISRAEL HERRIA AGINDUTAKO LURRALDEAZ JABETU (1,1–13,7)
Jainkoak beste buruzagi bat hautatu: Josue
1
1 Moises, Jaunaren zerbitzaria, hil zenean, Jaunak esan zion Moisesen laguntzaile zen Josueri, Nunen semeari:
1,1 Moises, Jaunaren zerbitzaria 1,2.7, etab.; 8,31; 9,24, etab.; Ir 14,31; Zen 12,7-8; Heb 3,5. // Moisesen laguntzaile zen Josue Ir 24,13; 33,11; Zen 11,28.
2 «Hil da Moises, ene zerbitzaria. Orain, abia zaitez, igaro Jordan ibaia Israel herri osoarekin, ematen diodan lurralderantz joateko
1,2 ematen diodan lurralderantz joateko: Esaera hau eta 1,2-4 tx.etan diren beste batzuk Dt 1,7-8; 5,31; 11,24 pasarteetan esanaren jarraipen dira. Josue liburuaren hasiera-hasieratik aipatzen da lurraldea emateari buruzko agintzaria, agintzari hori orain betetzear dagoelarik (ik. 1,6.11; 2,9.24; 5,6).
. 3 Zuen oinek zapalduko duten lurralde guztia emango dizuet, Moisesi hitzeman bezala. 4 Zuen lurraldea
1,4 Agindutako lurraldea noraino hedatuko den esaten da tx. honetan. Hititen lurraldea Siria eta Palestina zen, dokumentu neobabiloniarretan ageri denez. Mediterraneo itsasoari hebreerazko testuan eguzkiaren sartaldera dagoen Itsaso Handia deitzen zaio.
hegoaldeko basamortutik iparraldean dagoen Libanoraino eta ekialdeko ibai handitik, Eufratesetik, hititen lurraldean zehar, mendebaldean dagoen Mediterraneo itsasoraino hedatuko da.
5 «Ezin izango dizu inork ere aurre egin bizi zaren artean, zurekin izango bainaiz, Moisesekin izan nintzen bezala; ez dizut huts egingo, ez zaitut utziko.
1,5 Ezin inork aurre egin Dt 7,24. // zurekin izango naiz Dt 20,1+. // ez zaitut utziko Dt 31,6.8.
6 Izan bihotz eta adore, zuk eskuratuko baitiozu herriari, zuen arbasoei zin eginez agindutako lurraldea.
1,6 Izan bihotz eta adore Dt 3,28+. // agindutako lurraldea Dt 1,35+.
7 Izan, bada, bihotz, izan adore handia! Saia zaitez Moisesi, ene zerbitzariari, eman nion legea betetzen, hartatik ezertan ere saihestu gabe; horrela, ongi burutuko dituzu egintza guztiak.
1,7 Saiatu betetzen Dt 5,1+. // ezertan saihestu gabe Dt 5,32+.
8 Ez utzi lege-liburua irakurtzeari, hausnar ezazu gau eta egun, eta saiatu bertan idatzia betetzen; horrela, ongi aterako zaizkizu ekinbide guztiak.
1,8 lege-liburua Dt 17,18-19.
9 «Kementsu eta adoretsu izateko esan dizut. Ez ikaratu, ez kikildu, ni, Jauna, zure Jainkoa, zurekin izango bainaiz zure ibilera guztietan».
1,9 Ez ikaratu 8,1; 10,25; 11,6; Dt 1,29+.
Josue Jordan igarotzeko prestatu
10 Orduan, agindu hau eman zien Josuek herriko funtzionarioei: 11 «Joan kanpalekuan barna eta esan herriari: “Prestatu biderakoak, zeren eta hiru egunen buruan Jordan ibaia igaroko baituzue, Jaunak, zeuen Jainkoak, jabetzan ematen dizuen herrialdeaz jabetzera joateko”».
12 Ruben eta Gaden leinuetakoei eta Manasesen leinu erdikoei
1,12 Manasesen leinu erdikoei: Manasesen leinuaren egoera eta erdibitzeari buruz, ik. Jos 17 kap.
esan zien Josuek:
13 –Gogora ezazue Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, agindu zizuena: «Jaunak, zeuen Jainkoak, atseden harrarazi dizue lurralde hau zuei emanez.
1,13 Moisesek agindua Zen 32,6-32; Dt 3,18-20. // atseden harrarazi (bakean bizi) 1,15; 21,44; 22,4; 23,1; Dt 12,9+.
14 Zuen emazte, haur eta abereak Jordanez ekialdera, Moisesek eman dizuen lurraldean, geldituko dira. Zuek, ordea, eta zuen gerlariek, guda-lerrotan jarririk, gainerako herritarren aurretik igaroko duzue ibaia eta lagundu egingo diezue, 15 harik eta Jaunak, zuen Jainkoak, herritar guztiei, zuei bezala, atsedena harrarazi arte eta eman dien lurraldeaz haiek ere jabetu arte. Ondoren, hartuko duzue jabetzan Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, Jordanez honaindira, ekialdera, eman zizuen lurraldea».
1,15 Jordanen honaindira 22,1-6.
16 Haiek erantzun zioten Josueri:
–Zuk agindutako guztia eginen dugu, eta nora gidatzen gaituzun hara joango gara. 17 Moisesi obeditu genion bezala obedituko dizugu zuri ere. Jauna, zure Jainkoa, zurekin izango da, Moisesekin izan zen bezala.
1,17 Jauna zurekin Dt 20,1+.
18 Norbait kontra jartzen bazaizu eta eman dizkiguzun aginduak betetzen ez baditu, hil egingo dugu. Zuk izan bihotz eta adore!
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11