Jesus Pilatoren aurrean
15
1 Eguna argitu bezain laster, apaizburu, zahar eta lege-maisuak bildu ziren –Biltzar Nagusi osoa–, eta, erabakia hartu ondoren, Jesus lotuta eraman zuten eta Pilatoren 15,1 Pilato: Pontzio Pilato K.o. 26tik 36ra izan zen Judean erromatar gobernari. eskuetara eman. 15,1 Eguna argitu bezain laster Lk 22,66.
2 Pilatok galdetu zion:
–Zu al zara juduen erregea?
Jesusek erantzun zion:
–Zeuk diozu. 15,2 juduen erregea Mt 2,2+.
3 Apaizburuek salaketa asko egiten zituzten haren kontra.
4 Pilatok esan zion:
–Ez al duzu ezer erantzun behar? Begira zenbat gauzaz salatzen zaituzten.
5 Baina Jesusek ez baitzion gehiago erantzun, harriturik gelditu zen Pilato. 15,5 Jesus isilik 14,61+.
Jesus heriotzara kondenatua
6 Pazko-jaiero preso bat askatu ohi zuen Pilatok, herriak eskatzen zuena.
7 Bazen kartzelan Barrabas zeritzan bat, matxinadakoan giza hilketa bat egina, beste batzuekin batera.
8 Igo zen jendea gobernariaren jauregira eta ohitura zuena emateko eskatu zioten.
9 Pilatok erantzun zien:
–Nahi al duzue juduen erregea askatzea?
10 Ongi baitzekien apaizburuek bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.
11 Baina apaizburuek jendea berotu zuten, Barrabas libratzeko eska zezan. 15,11 Barrabas Jesus baino nahiago Eg 3,14.
12 Berriro mintzatu zitzaien Pilato:
–Eta zer egin behar dut juduen errege deitzen duzuen honekin?
13 Jendeak, orduan, oihu:
–Gurutzera hori! 15,13 Gurutzera hori Eg 3,13; 13,28.
14 Eta Pilatok:
–Zer oker egin du, bada?
Haiek, are eta oihu handiagoz:
–Gurutzera hori!
15 Orduan, Pilatok, jendeari poz emateagatik, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren 15,15 zigorkarazi ondoren: Zigorkatzea erromatarrek esklaboei eta Erromako hiritar ez zirenei, heriotzara kondenatu eta gero, ezarri ohi zieten oinazea zen; metalezko puntadun hedez egindako zartailu batez ematen zuten. , haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten. 15,15 haien eskuetara eman 14,10+.
Soldaduen isekak
16 Soldaduek gobernariaren jauregira sartu zuten Jesus, eta gudari-taldeko denak bildu zituzten.
17 Purpurazko jantzia ipini zioten soinean eta arantzaz egindako koroa buruan. 15,17-19 isekak 10,34; 15,29-32; Lk 23,11. Ik. Sal 22,8; 44,14.
18 Eta agurka hasi zitzaizkion: «Agur, juduen erregea!» 15,18 juduen erregea Mt 2,2+.
19 Kanabera batez jotzen zuten buruan, listua botatzen zioten eta, belaunikatuz, aurrean ahuspez jartzen zitzaizkion. 15,19 listua bota 14,65+.
20 Nahikoa iseka egin ondoren, purpurazko jantzia erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, atera eta gurutzean josteko eraman zuten.
Jesus gurutziltzatua
21 Sorotik etxerakoan handik zihoan bat, Simon Zirenekoa (Alexandro eta Ruforen aita), Jesusen gurutzea eramatera 15,21 eramatera: Kondenatuak berak eraman behar izaten zuen gurutzea, edo zeharkako egurra bederen, urkamendiraino. behartu zuten.
22 Golgota izeneko tokira eraman zuten Jesus (Golgotak «Burezur» esan nahi du).
23 Mirraz nahasiriko ardoa 15,23 Mirraz nahasiriko ardoa: Juduek ohitura zutenez, oinaztatuei ematen zitzaien edari loarazlea. eskaini zioten, baina ez zuen hartu. 15,23 Mirraz nahasiriko ardoa Sal 69,22.
24 Josi zuten gurutzean, eta haren jantziak banatu egin zituzten, zer zeinentzat zotz eginez.
25 Bederatziak ziren gurutziltzatu zutenean.
26 Eta honela zioen kondenaren arrazoia adierazten zuen idazkunak: «Juduen erregea». 15,26 Juduen erregea Mt 2,2+.
27 Jesusekin batera, bi lapur gurutziltzatu zituzten, bata eskuinean eta bestea ezkerrean.(
28 15,28 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenek ez dakarte tx. hau. Honela dio: Honela bete zen Liburu Santuak dioena: Bekatarien kidekotzat jo dute (ik. Lk 22,37). ).
Jesus gurutzean iraindua
29 Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin eta esanez: «Hara, santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duena! 15,29 irainak 15,17-19+. // santutegia desegin 14,58+.
30 Salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!»
31 Era berean, apaizburu eta lege-maisuek ere irri egiten zioten, elkarri esanez: «Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin.
32 Mesias omen duk hori, Israelgo erregea; jaits dadila orain gurutzetik, ikus eta sinets dezagun».
Berarekin gurutzean josiak zeudenek ere irain egiten zioten. 15,32 Mesias 1,1+. // Israelgo erregea Jn 1,49; 12,13. // lapurrek ere irain Lk 23,39-41.
Jesusen heriotza
33 Eguerdian, ilundu egin zuen lurbira osoan hirurak arte.
34 Hiruretan, Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eloi, Eloi, lema sabaktani 15,34 Eloi, Eloi, lema sabaktani: Sal 22,2 tx.aren arameerazko aipamena. ?» (Hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?»).
35 Hau entzutean 15,35 Hau entzutean: Ik. Mt 27,47 oh. , bertan zeuden batzuek esan zuten: «Eliasi deika ari duk». 15,35 Elias 9,11-13; Mt 11,14+.
36 Orduan, batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion, esanez: «Egon, ea datorkion Elias gurutzetik eraistera».
37 Baina Jesusek, deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen.
38 Orduan, santutegiko oihala 15,38 santutegiko oihala: Oihal honek santutegiko toki santu-santurako sarrera estaltzen zuen, (ik. Ir 26,33: errezela ). erdiz erdi urratu zen, goitik behera. 15,38 santutegiko oihala Ir 26,31-33; Heb 6,19; 10,19-20.
39 Aurrean zegoen erromatar ehuntariak, nola hil zen ikustean, esan zuen: «Zinez, gizon hau Jainkoaren Semea zen». 15,39 Jainkoaren Semea 1,1+.
40 Baziren han emakume batzuk ere, urrutitik begira; haien artean, Magdalako Maria, Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, eta Salome.
41 Hauek Jesusen ondoren eta beraren zerbitzuan ibiliak ziren, Galilean zegoela; bazeuden beste emakume asko ere, Jesusekin Jerusalemera igotakoak.
Jesus hilobian ezarria
42 Ilunabarrean –larunbat-bezpera zen egun hura, festarako prestaketak egiteko eguna 15,42 larunbat-bezpera… egiteko eguna: H.h., Paraskebe baitzen, hau da, larunbat-bezpera. Paraskebe hitzak prestaketa esan nahi du; larunbatean lan guztiak debekatuak zeudenez, bezperan gertatzen zen larunbaterako behar zen guztia. –,
43 Arimateako Jose Pilatogana joatera ausartu zen, Jesusen gorpua eskatzera. Jose hau kontseiluko 15,43 kontseilu: Kontseilu hau segur aski Biltzar Nagusia (Sanedrina) da. Erromatarrak ez ziren justiziatuen hobiratzeaz arduratzen; baina juduen legeak eguzkia sartu aurretik hobiratu behar zirela agindua zeukan (ik. Dt 21,22-23). kide ospetsua zen, eta Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zain zegoen.
44 Harritu zen Pilato ordurako hila izateaz, eta ehuntariari dei egin eta galdetu zion ea egia zen hilda zegoela.
45 Ehuntariaren argibideak jaso ondoren, gorpua eramateko baimena eman zion Joseri.
46 Honek izara bat erosi eta, Jesus gurutzetik eraitsirik, izaran bildu zuen eta haitzean zulaturiko hilobi batean ezarri. Gero, harri bat irauliz, hilobiko sarrera itxi zuen. 15,46 hilobian ezarri Dt 21,22-23; Is 53,9; Eg 13,39. // hilobiko harria 16,3-4; Mt 28,2; Jn 11,38-39.
47 Magdalako Maria eta Maria, Joseren ama, non ezartzen zuten begira zeuden.
|