Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Mateo 27

Mateo :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

Jesus Pilatogana eramana
(Mk 15,1; Lk 23,1-2; Jn 18,28)
27
1 Eguna argitu zuenean, apaizburu eta herriko zahar guztiek bildu eta Jesusen kontrako erabakia hartu zuten, heriotzara kondenatzeko. 2 Gero, lotuta eraman zuten eta Pilato
27,2 Pilato: Pontzio Pilato K.o. 26tik 36ra izan zen Judean erromatar gobernari.
gobernariaren eskuetara eman
27,2 eskuetara eman 26,2+.
.
Judasen heriotza
(Eg 1,18-19)
3 Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien,
27,3 hogeita hamar txanponak 26,15+.
4 esanez:
–Oker egin dut errugabea heriotzara emanez.
Baina haiek erantzun zioten:
–Eta guri zer? Hor konpon!
5 Orduan, dirua tenpluan jaurtirik, alde egin eta bere burua urkatu zuen. 6 Apaizburuek dirua jaso eta esan zuten: «Ez da zilegi diru hau tenpluko dirutegira botatzea, odoletan zikindua baita».
7 Eta elkarren artean erabaki ondoren, «Eltzegilearen soroa» erosi zuten diru harekin, kanpotarren hilerri izan zedin. 8 Horregatik, gaur egun ere «Odol-soro» deitzen zaio toki hari.
27,8 Odol-soro Eg 1,19.
9 Honela bete zen Jeremias profetak esana
27,9 Jeremias profetak esana: Izatez, Za 11,12-13 testuaren aipamen librea da, Jeremiasen liburuko zenbait gai tartekatzen diren arren (ik. Jr 18,2-3; 19,1-2; 32,6-15).
: Eta hartu zituzten zilarrezko hogeita hamar txanponak; hori izan zen israeldarrek ezarri zioten salneurria.
27,9-10 Eta hartu… Za 11,12-13.
10 Eta eltzegilearen soroa erosteko erabili zituzten, Jaunak agindu zidan bezala.
Jesus Pilatoren aurrean
(Mk 15,2-5; Lk 23,3-5; Jn 18,28-38)
11 Jesus gobernariaren aurrean aurkeztu zuten. Gobernariak galdetu zion:
–Zu al zara juduen erregea?
Jesusek erantzun zion:
–Zeuk diozu.
27,11 juduen erregea 2,2+.
12 Apaizburuek eta zaharrek salaketa asko egiten zuten haren aurka, baina hark ez zuen ezer erantzuten.
27,12 Jesus isilik 26,63+.
13 Pilatok esan zion:
–Ez al duzu entzuten zenbat gauza ateratzen duten zure kontra?
14 Eta ez baitzion salakuntza bati ere erantzunik eman, erabat harriturik gelditu zen gobernaria.
Jesus heriotzara kondenatua
(Mk 15,6-15; Lk 23,13-25; Jn 18,39–19,16)
15 Pazko-jaiero preso bat askatu ohi zuen gobernariak, herriak nahi zuena. 16 Bazen orduan preso sonatu bat, Barrabas
27,16 Barrabas: Zenbait eskuizkribuk Jesus izena ezarri dio aurretik Barrabasi.
zeritzana. 17 Beraz, jendea bildu zenean, Pilatok galdetu zien:
–Zein nahi duzue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias delakoa?
18 Ongi baitzekien bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.
19 Epaimahaian eseria zegoela, emazteak mandatu hau bidali zion: «Ez zaitezela errugabe horrekin sar! Asko sufritu dut bart ametsetan hori dela eta».
27,19 errugabea 27,4; Is 53,9 (1 P 2,22); Lk 23,47; Eg 3,14; 1 P 3,18.
20 Baina apaizburuek eta zaharrek jendea berotu zuten Barrabasen askatasuna eta Jesusen heriotza eska zitzan. 21 Gobernariak berriro galdetu zien:
–Bietako zein nahi duzue askatzea?
–Barrabas –erantzun zuten.
22 Pilatok esan zien:
–Eta zer egin behar dut Jesusekin, Mesias delakoarekin?
Denek erantzun zuten:
–Gurutzean josi!
27,22 Pilato eta herria Eg 3,13-14; 13,28.
23 Eta hark:
–Zer oker egin du, bada?
Haiek, are eta oihu handiagoz:
–Gurutzean josi!
24 Guztia alferrik zela eta, gainera, iskanbila sortzera zihoala ikusirik, Pilatok ura hartu eta eskuak garbitu zituen jendearen aurrean, esanez:
–Ez naiz gizon honen heriotzaren erantzule! Zeuek ikusi!
27,24 eskuak garbitu Dt 21,6-9; Sal 26,6; 73,13.
25 Herri osoak erantzun zuen:
–Geu eta gure ondorengoak egiten gara horren heriotzaren erantzule
27,25 Geu… erantzule: H.h.,Horren odola geure eta gure ondorengoen gain; erantzukizuna norberaren gain hartzen dela adierazteko hebreerazko esamoldea.
!
27,25 Geu erantzule 2 Sm 1,16; 3,28-29; Jr 26,15; Eg 5,28; 18,6.
26 Orduan, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren
27,26 zigorkarazi ondoren: Ik. Mk 15,15 oh.
, haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.
Soldaduen isekak
(Mk 15,16-20; Jn 19,2-3)
27 Gobernariaren soldaduek Jesus jauregira eraman zuten eta gudari-taldeko denak bildu zituzten haren inguruan. 28 Soinekoak erantzi zizkioten eta purpurazko kapa batez jantzi zuten. 29 Arantzaz egindako koroa ezarri zioten buruan eta kanabera eskuan, eta, aurrean belaunikaturik, iseka egin zioten esanez: «Agur, juduen erregea!»
27,29 isekak 20,19; 27,41. Ik. Sal 22,8; 44,14. // juduen erregea 2,2+.
30 Listua botatzen zioten eta, kanabera kendurik, buruan jotzen zuten.
27,30 Listua bota 26,67; Is 50,6.
31 Nahiko iseka egin ondoren, kapa erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, gurutzean josteko eraman zuten.
Jesus gurutziltzatua
(Mk 15,21-27; Lk 23,26.32-33.38; Jn 19,17-24)
32 Ateratzean, Zireneko gizon bat aurkitu zuten, Simon zeritzana, eta Jesusen gurutzea eramatera
27,32 eramatera: Ik. Mk 15,21 oh.
behartu zuten.
33 Golgota izeneko tokira iritsi zirenean (Golgotak «Burezur» esan nahi du), 34 behazunez nahasiriko ardoa
27,34 behazunez nahasiriko ardoa: Konortea galarazteko ematen zitzaien edari hau kondenatuei.
eman zioten edatera. Jesusek dastatu bai, baina ez zuen edan nahi izan.
27,34 Ik. Sal 69,22.
35 Gurutzean josi ondoren, soldaduek Jesusen jantziak banatu egin zituzten zotz eginez.
27,35 Ik. Sal 22,19 (Jn 19,24).
36 Eta han gelditu ziren, eserita, zaintzen. 37 Buruaren gainaldean kondenaren arrazoia ipini zuten idatzita: «Hau Jesus da, juduen erregea». 38 Bi lapur gurutziltzatu zituzten Jesusekin batera, bata eskuinean eta bestea ezkerrean.
27,38 Ik. Is 53,12; Lk 22,37; 23,32.
Jesus gurutzean iraindua
(Mk 15,29-32; Lk 23,35-39)
39 Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin 40 eta esanez: «Santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duan horrek, Jainkoaren Semea baldin bahaiz, salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!»
27,40 Santutegia desegin 26,61+. // Jainkoaren Semea 4,3+.
41 Era berean, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek ere irri egiten zioten, esanez:
27,41 irri egiten zioten 27,29+.
42 «Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin. Israelgo errege omen duk hori; jaits dadila orain gurutzetik, eta sinetsiko diagu berarengan.
27,42 Israelgo errege Jn 1,49; 12,13.
43 Jainkoarengan jarria dik uste ona; libra dezala orain, maite baldin badu; ez zuen, bada, esaten Jainkoaren Semea zela?»
27,43 Ik. Sal 22,9; Jkd 2,18-20. // Jainkoaren Semea zela zioen Jn 5,18; 10,36; 19,7.
44 Orobat, berarekin gurutzean josiak zeuden lapurrek ere irain egiten zioten.
27,44 lapurren irainak Lk 23,39-41.
Jesusen heriotza
(Mk 15,33-41; Lk 23,44-49; Jn 19,28-30)
45 Eguerditik hirurak arte ilundu egin zuen lurbira osoan 46 Hirurak inguruan, Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eli, Eli, lema sabaktani?» (Hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?»).
27,46 Eli… Sal 22,2.
47 Hau entzutean
27,47 Hau entzutean: Hala ere, Jesusen hitzei ematen dien interpretazioa okerra da, ironiazkoa ez bada behintzat. Eliasen etorreraren itxaropenari buruz, ik. Mk 9,11 oh.
, bertan zeuden batzuek esan zuten: «Eliasi deika ari da».
27,47 Elias 11,14+.
48 Eta berehala, haietako batek, lasterka belaki bat hartzera joan, ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion.
27,48 Ik. Sal 69,22.
49 Besteek, ordea, zioten: «Egon, ea datorkion Elias salbatzera!»
50 Baina Jesusek, berriro deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen. 51 Eta horra, santutegiko oihala
27,51 santutegiko oihala: Ik. Mk 15,38 oh.
erdiz erdi urratu zen, goitik beheraino; lurrikara izan zen eta harkaitzak zartatu egin ziren;
27,51-53 Ik. Is 26,19; Ez 37,1-14; Dn 12,2.
27,51 santutegiko oihala Ir 26,31-33; Heb 6,19; 10,19-20.
52 hilobiak zabaldu eta hilik zeuden santu asko piztu egin ziren: 53 hilobietatik irten eta, Jesus piztu ondoren, hiri santuan sartu ziren eta jende askori agertu zitzaizkion.
27,53 hiri santua 4,5+.
54 Lurrikara eta gertakari guztiok ikustean, erromatar ehuntariak eta harekin Jesus zaintzen zeuden besteek, beldurrak jota, esan zuten: «Zinez, Jainkoaren Semea zen hau!»
27,54 Jainkoaren Semea 4,3+.
55 Baziren han emakume asko ere, urrutitik begira; Jesusi jarraituz Galileatik etorriak ziren, beraren zerbitzari; 56 haien artean, Magdalako Maria, Santiago eta Joseren ama Maria, eta Zebedeoren semeen ama.
Jesus hilobian ezarria
(Mk 15,42-47; Lk 23,50-56; Jn 19,38-42)
57 Ilunabarrean, Jose zeritzan Arimateako
27,57 Arimatea: Judea iparraldeko hiria, Jerusalemdik 30 km ingurura.
gizon aberats bat etorri zen, Jesusen ikaslea. 58 Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion. Pilatok emateko agindu zuen. 59 Josek, gorpua harturik, izara garbi batean bildu zuen 60 eta haitzean zulaturiko hilobi berri batean ezarri. Gero, harri handi bat irauliz, hilobiko sarrera itxi eta joan egin zen.
27,60 hilobian ezarria Dt 21,22-23; Is 53,9; Eg 13,29. // harri handi bat 28,2; Mk 16,3-4.
61 Magdalako Maria eta beste Maria hilobi aurrean eserita zeuden.
Hilobia zigilatua eta zaindua
62 Biharamuna larunbata zen
27,62 Biharamuna larunbata zen: H.h., Biharamunean, prestaketaren hurrengo egunean; prestaketak (grekoz, paraskebe ) larunbat-bezpera adierazten du (ik. Mk 15,42 oh.).
. Apaizburuak eta fariseuak Pilatogana bildu ziren elkarrekin,
27,62 Ik. Mk 15,42; Lk 23,54; Jn 19,31.42.
63 eta esan zioten:
–Jauna, gogoratu dugu engainatzaile horrek, artean bizi zelarik, esan zuela: «Hiru egunen buruan piztu egingo naiz».
27,63 Hiru egunen buruan 12,40; 16,21; 17,23; 20,19; Lk 24,7.
64 Agindu ezazu, bada, hirugarren eguna arte hilobia zaintzeko; ez dadila gerta, haren ikasleak gorpua eraman eta gero «Hildakoen artetik piztu da» herriari esanez etortzea. Azken engainu hau lehenengoa baino okerragoa izango litzateke.
65 Pilatok erantzun zien:
–Badituzue zeuen guardiak. Zoazte, eta zaindu dakizuen modura.
66 Joan ziren, bada, eta hilobia segurtatu zuten, harria zigilatuz eta guardia ipiniz.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11